Jacques Chapou (Montcuq, 1909ko apirilaren 10a -Bourganeufetik gertu, 1944ko uztailaren 16a) Vichyko gobernuak kargugabetutako irakaslea izan zen. Erresistentzian aritu zen Lot, Corrèze eta Creuse FFIko kapitain mailarekin[1][2][3].

Jacques Chapou
Bizitza
JaiotzaMontcuq1909ko apirilaren 10a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaBourganeuf1944ko uztailaren 16a (35 urte)
Heriotza moduasuizidioa
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
JarduerakFrantziako Erresistentziako kidea
KidetzaFrancs-tireurs et partisans

1944ko maiatzean, Corrèze, Creuse, Indre eta Haute-Vienneko makisen arduraduna eta Corrèzeko FTPko burua bihurtu zen. "Klébert" izengoitiaz ezaguna zen. Uztailaren 16an segada batean erori zen. Etsaiaren eskuetan ez erortzeko, bere burua hil zuen. Jean-Jacques Chapouri hilondoko Gerra Gurutze saria eman zioten eta Ohorezko Legioko zaldun izendatu zuten.

Erreferentziak aldatu

  Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.