Jabetza eskurapena Zuzenbide Erromatarrean
Jabetza eskurapenaren gaian sakondu aurretik, jabetzaren kontzeptua definituko dugu. Jabetza, gauza batean gainean izan daitekeen nagusitasun juridiko betea da.Behin hau definituta, Zuzenbide Erromatarrean jabetza eskurapenaren inguruko xehetasun gehiago ezagutuko ditugu.
Jabetza eskurapena eta batez ere negozio juridiko denak Erroman lekukoen bidez egiten ziren. Lehenik eta behin jabetza eskurapena bi multzotan sailkatu behar dugu: alde batetik, jatorrizkoa eta bestetik, eratorrizkoa. Jarraian, sailkapen bakoitzaren barruan dauden jabetza bideak aztertuko ditugu:
Jatorrizko jabetza eskurapena
aldatuJatorrizko jabetza eskurapena, inoiz inorena izan ez den ondasun bat eskuratzean datza.
Occupatio
aldatuJaberik ez duen gauza bat eskuratzean datza. Subjektuak (hartu nahi duenak) animus domini dauka. Objektua (in commercium res sine domino) da, hau da, ez du jabetzarik. Hau hainbat motatakoa izan daiteke:
Res sine domino: Une horretan jaberik ez duen baina etorkizunean izan dezakeen ondasunari deritzo. Adibidez, jaraunspen bateko ondasunak oinordekoek onespena egin aurretik.
Res nullius: Sekula inorena izan ez den ondasunari deritzo. Adibidez, itsasoak eta lurrak eman diezazkiguken gauzak, hala nola, ehizatu eta arrantzatu daitezkeen animaliak.
Res dereckta: Abandonatua izan den ondasunari deritzo. Euren jabeengatik abandonatuak izan diren gauzak, ez ordea galdutakoak.
Res hostium: Kanpotarrena den ondasunari deritzo. Kanpotarren eta arerioen gauzak ziren. Gauzak izateko gaitasunik ez zutenez, jaberik gabeko gauzak kontsideratzen ziren.
Accesio
aldatuGauza berri bat sortzean datza. Hiru motatakoa izan zitekeen:
- Gauza higiezinen artekoa. Adibidez, ibai batean sortutako irla bat.
- Gauza higigarrien artekoa. Adibidez, pintura edo tinte bat pergamino edota oihal batean..
- Gauza higigarri eta higiezin baten artekoa. Adibide ohikoenak, landaketa eta eraikuntzak besteen lurzoruetan.
Confussio
aldatuBi gauzek bat egiten dutenean sortutako batuketa eta nahasmena dira confusio eta conmixtio. Bi egoera bereizi ziren, solidoen arteko bereizketa eta likidoen artekoa. Confusio-aren arabera (batuketa), likidoak bateratzen dira (ardoa, koipea, ozpina...). Conmixtioaren arabera (nahasmena) berriz, gauza solidoak (garia, zilarra, dirua...) bateratzen dira. Bateratze hori nahita edo nahigabe izan daiteke. Nahita sortu bada, jabekidetza bi edo bizpahiru jaberen artean jaiotzen da, eta jabekide bakoitzak actio communi dividundo delako akzio zatigarria izango du bere zatia berreskuratu ahal izateko. Nahigabe gertatu bada eta zati bakoitza identifikatzea eta berreskuratzea ezina bihurtzen bada (mota bereko materia delako), orduan zati bakoitzaren jabeak reivindicatio pro parte indivisa bidez erreklamatzerik izango du dagokion proportzioaren arabera. Nahigabe ere gertatu bada eta jabe bakoitzari dagozkion zatiak identifika eta aska badaitezke (beruna eta burdina nahastu direlako), jabe bakoitzak jabea izaten jarraituko du, eta, bere jabetasuna erreklamatzeko, actio ad exhibendum eta reivindicatio akzioak mantenduko ditu. Hori guztia dela eta, eztabaidagarria da jabetza eskuratzeko benetan jatorrizko era ote zen ala ez.
Especificatio
aldatuLehengai baten aldaketarekin ondasun berri bat sortzean datza. Adibidez, beste norbaiten mahatsa erabili zure ardoa egiteko edo beste pertsona baten egurra erabili mahai bat egiteko.
Eratorrizko jabetza eskurapena
aldatuEratorrizko jabetza eskurapena, aurretik beste jabe bat izan duen ondasun batean datza eta harekin edukitako igorpen harreman baten ondorio gisa sortutako jabetza.
Mancipatio
aldatuManus capere: Salerosketa mota bat da non, res mancipiak erabiltzen ziren. Hau bost lekukoen bidez egiten zen. Mancipatio Dams-ek Sacra transmititzen zuen honetan hitz sakratuak esan behar ziren aktu sakratu bat zelako. Honela hitzak esatean mancipio dams-ek ez bazuen ezer esaten gauzaren dominum ex iure quiritiuma pasatzen zen libripens-ak balantza bat zuen bitartean. Bestalde mancipio dams-ek gauza berea zela esateko autoritatea zuen.
In iure cessio
aldatuPretore aurrean egiten zen jabetza eskurapen hau. Honetan demandatuak berea dela aipatzen du eta demandariak aurka egiten dio frogak jarriz, ez badu ezer esaten esleitu egiten dio.
Usucapio
aldatuHau, In Iure Cessio eta Mancipatioaren arteko soluzioa zen. Ondasuna erabilpen jarraiaz erabili ondoren jabetza eskuratzea ahalbidetzen zuena. Hau praescriptio adquisituna bezala ezagutua da gaur egun . Betebehar hauek zituen:
- Erabilpenak etengabea izan behar zuen. Higigarrietan urte bat eta higiezinetan bi urte
- Fede onekoa izan behar zuen, ez zion inori kalte egin behar
- Iusta Causakoa zen, alegia zilegizkoa.
Traditio
aldatuOndasun baten eskurapenean datza, non tradens-ek (transmititzen duenak) accipiens-eri (eskuratuko duenari) igortzen dion, beti ere, bien arteko akordio baten eraginez eta zilegitasuna frogatuta.
Longi temporis praescriptio
aldatuHau probintzietako lurraldeetan ematen zen, usucapioaren berdina da, baina ezberdintasun txiki batekin. Hirietan hamar urte eta landetan hogei urte behar ziren gauzak eskuratzeko.
Erreferentziak
aldatu- http://www.derechoromano.es/2013/09/modos-originarios-de-adquirir-propiedad.html
- http://www.derechoromano.es/2016/04/adquisicion-propiedad-modos-derivativos.html
- http://www.derechoromano.es/2016/04/adquisicion-propiedad-modos-originarios.html
- http://vhfderechoromano.blogspot.com.es/2010/07/tema-n-13-las-cosas.html