Ireki menu nagusia

Jabalcón muinoa Granadako probintziako Zújar udalerrian dagoen mendi isolatu bat da. Bazako mendiartean dago kokatuta, hain zehazki ere. 1.488 metroko garaiera du.

Jabalcón muinoa
Cerro jabalcon.jpg
Datu orokorrak
Garaiera 1.494 m
Geografia
Koordenatuak 37° 34′ 33″ N, 2° 49′ 08″ W / 37.575833333333°N,2.8188888888889°W / 37.575833333333; -2.8188888888889Koordenatuak: 37° 34′ 33″ N, 2° 49′ 08″ W / 37.575833333333°N,2.8188888888889°W / 37.575833333333; -2.8188888888889
Mendikatea Mendikate Penibetikoa
Herrialdea Espainia
Lurraldea Granadako probintzia

Bazako mendiarteko goi ordokian, uharte baten antzera, Jabalcón izena hartzen duen kareharrizko mendi dolomitikoa altxatzen da. Bere konposaketa geologikoa, inguruko lurrek dutenaren erabat ezberdina da, eta Bazako mendilerroaren zatiketatzat jotzen da. Tokiko herritarren artean, oso uste zabaldua da, Jabalcón, antzina, sumendi bat izan zela. Uste hori, bere barrutik, ur termalak jariatzen direlako sortu zen. Baina honek ez du bere sorrera geologikoarekin inongo zerikusirik.

Muinoaren iparraldeko aurpegitik gertu, pinudiek osatutako paisaia bat dago, XX. mendearen erdialde inguruan eginiko birpopulazioei esker. Mendiaren oinean, hegoaldeko aurpegian, Zújar udalerria dago. Mendiaren magaletatik, historian zehar Zújarreko bainuetan probestu diren ur termalak jariatzen dira, Negratín urtegia dagoen toki berean. Urtegi honek, muinoa ipar-mendebaldetik inguratzen du.

Muino honen tontorrean, Virgen de la Cabeza izeneko ermita dago. Hona, Zújarreko herriko jaiak direnean, bertako biztanleak erromesaldian joaten dira, muinoaren magalak sigi-sagaka igarotzen dituen bidezidor batetik, tontorrera iritsi arte. Hemendik, Granadako goi ordoki guztia ikus daiteke. Bidean, ohiz kanpoko eraketa harritsu bat nabarmendu behar da, Ojo de la heredad izena hartzen duena.

Guzti honetaz gain, Jabalcón mendiak, delta hegalentzako, parapenteentzako eta paramotoreentzako bi aireratze pista ditu (2000. urtean, Delta Hegaleko Espainiako txapelketa bertan ospatu zen). Kirol eskaladarako egokiak diren hormak ere baditu (Piedra del Sol eta Piedra de los Halcones izenekoak) eta baita, uda aldean ere, mendi bizikleta proba bat ere, abuztuaren 15ean ospatzen dena (Jabalcóngo kronoeskalada).

Kanpo estekakAldatu