Iurreta herri dantzari bezala ezagutzen da aspalditik eta Mikel Deuna Dantza Taldea elkartearen sorrera ofiziala baino lehen ere hainbat herritarrek dantzatu zuten herri eta auzoetako plazetan. Gaur egun, elkarte bakar baten barnebiltzen dira herriko dantzariak, baina ez da horrenbeste auzo edo kofradia bakoitzak bere dantza taldea zeukala. Tokian tokiko auzotarrez osatutako dantza taldeak izaten ziren auzoetako plazetara irteten zirenak eta euskal folklorea sustatzen zutenak.

Historia aldatu

Iurretan aspalditik dantza egiten dela esan dugu baina zehazki ez dakigu noiztik. Iurretako dantzariek 2004.urtean argitaratutako liburuaren arabera, kristo aurretik Ptolomeok ondorengo deskribapen hau egiten zuen; "Iretargi beteko gabetan egiten dabez euren jaiak. Hor dihardute, zein banan-bana zein taldeka, hankak zeinek gorago jaso..." [erreferentzia behar] Berrehun urte baino gehiago ere pasa dira Voltaire Frantsesak "Pirene mendietan bizi den herri dantzaria da euskaldunen herria".[erreferentzia behar]

Gerora, dokumentazioa ugarituz joan da. Wilhelm von Humboldt 1801.urtean Durangaldetik pasatu zenean ikusitako dantza deskribatu zituen eta horien antzerakoak egiten dira dantzari-dantzan gaur egun. Belaunaldiz-belaunaldi egindako dantzen transmisioari esker mantendu da dantzari-dantza Durangaldeko merindadeko sei herritan (Iurreta, Garai, Berriz, Izurtza eta Mañaria). XVI.mendean herri artxiboetako agiriek herrietako jaietan dantzak egiten zirela argi uzten dute.[erreferentzia behar]

Argitalpenak aldatu

Ondorengo argitalpenak egin edota egiten lagundu dute Iurretako dantzariek:

  • Iurretako dantzak: 1891-2004 (ISBN:84-933999-06). Antton Mari Aldekoaotalora, Jon Irazabal eta Iñali Irigoienen testuak ditu alde batetik. Bestetik, 1891.urtetik eta 2004.urtera arteko Iurretako dantzari-dantzako argazkiak batzen ditu.
  • Pausoz pauso: iurretako dantzari dantza. Dantzari dantza pausoz pauso nola egiten den erakusten duen DVDa da. Bertan agintariena, zortzinangoa, ezpata joko txikia, banangoa, binangoa, ezpata joko nagusia, launangoa, makil jokoa, txontxongiloa eta pasakalea Iurretan nola egiten diren erakusten du.
  • Iurretako dantzak deituriko CDa, Karmelo Barruetabeña Larruskainen eskutik
  • 009 Iurretak Dantzak, 2002.urteko San Migel jaietan grabatutako bideoa

Kanpo estekak aldatu