Agintariena (edo Ikurrin dantza) Durangaldeko dantza da, txistu eta danbolinaren doinuak jarraituz egiten da. Herriko eta auzo edo kofradietako jaietan zortzi lagunek egiten dituzte dantzok, txistulariak lagunduta.[1][2]
Dantza honen sorrerari ezin zaio data zehatz bat ezarri.[3] Durangaldeko tradizioan sortutako dantza-sorta da. Humdboldt alemaniarrak 1881ean deskribatu zuen. Txelu Etxebarriabegoñatarrak, 28 urtez dantzari aritu ondoren, liburuak argitaratu zituen 1969an eta [4][5][6] 1990an.[7]
Gaur egun, Dantzari Dantzako gainerako dantzak bezala, Abadiño, Berriz, Garai, Iurreta, Izurtza eta Mañarian ikus dezakegu, baina iraganean merindade osoan zabaldu zela uste da.[8]