Launangoa

Dantzari-dantzako 6. dantza

Launangoa Durangaldeko dantza da, txistu eta danbolinaren doinuak jarraituz egiten da. Herriko eta auzo edo kofradietako jaietan zortzi lagunek egiten dituzte dantzok, txistulariak lagunduta.[1][2] Lehen Launakoa izena ere erabiltzen zen, baina orain Launangoa erabiltzea lehenesten da.[3]

Launangoa
Jatorria
Jatorrizko herrialdeaDurangaldea
Ezaugarriak
Deskribapena
Honen parte daDantzari-dantza

Dantzari-dantza dantza sortako seigarrena da. Banangoan (hirugarrena), Binangoan (laugarrena), Launangoan (seigarrena) eta Zortzinangoan (lehenengoan), dantzariek ez dute tresnarik (makila edo espata) eta dantzari kopuruen arabera txandaka egiten dute, bakoitzak bere trebezia erakutsirik.[1] Launangoan dantzariek launan-launan egiten dute txandaka.[4]

Dantzak Zortzinangoaren oinarrizko egiturari jarraitzen dio pausoei eta posizio aldaketa orokorrei dagokienez, baina berezitasun batekin: Banangoaren eta Binangoaren kasuetan bezalaxe, erdialdeko zatia beti launaka egindako posizio aldaketek eta pausoetako trebetasun erakusketek osatuko dute, nahiz eta badiren aldaerak eta talde guztiak dantza burutzeko moduari buruz beti ados ez egon. Azken zatia Zortzinangoarena da.[4]

Dantzarien mugimenduak

aldatu

Bi zati bereiz ditzakegu: lehen zatian, dantzariak launako azpimultzotan egiten dute, gainerakoak zain geratzen direla. Lehenengo aurreko lauek eta atzeko lauek gero. Lehen eta hirugarren errenkadetako bikoteek hasieran eta bigarren eta laugarren errenkadetakoek gero. Eskuineko lauek hasieran eta ezkerreko lauek gero. Eskuineko aurreko biek lehenengo konpasean, bigarrenean sartzen dira eskuineko atzeko beste biak; hurrengo konpasean atzeko laurak aritzen dira dira, eta azken konpasean ezker lerroko lauek bukatzen dute. [4] Batzuetan ixa moduko irudia ere egiten da: eskuineko lehengo biek eta ezkerreko atzeko biek hasieran eta ezkerreko lehengo biek eta eskuineko atzeko biek gero.

1. laukotea 2. laukotea 3. laukotea 4. laukotea 5. laukotea 6. laukotea
1a 1b 1a 1b 1a 1b 1a 1b 1a 1b 1a 1b
2a 2b 2a 2b 2a 2b 2a 2b 2a 2b 2a 2b
3a 3b 3a 3b 3a 3b 3a 3b 3a 3b 3a 3b
4a 4b 4a 4b 4a 4b 4a 4b 4a 4b 4a 4b
7. laukotea 8. laukotea 9. laukotea 10. laukotea
1a 1b 1a 1b 1a 1b 1a 1b
2a 2b 2a 2b 2a 2b 2a 2b
3a 3b 3a 3b 3a 3b 3a 3b
4a 4b 4a 4b 4a 4b 4a 4b

Azkenik, dantzaren bigarren zatian talde osoak jarduten du, eta Zortzinangoarena egiten dute.[4][3]

Dantzari-dantzako 6. dantza

aldatu
 
Txelu Etxebarria: dantzari, txistulari eta idazle.

Guztira dantzari-dantzak zortzi atal hauek ditu hasierako Agintariena (edo Ikurrin dantza) sarreraren ondoren:

  1. Zortzinangoa
  2. Ezpata joko txikia
  3. Banangoa
  4. Binangoa
  5. Ezpata joko handia
  6. Launangoa
  7. Makil jokoa (edo Makil dantza)
  8. Txotxongiloa (edo Txakarrenkoa).

Jatorria

aldatu

Dantza honen sorrerari ezin zaio data zehatz bat ezarri.[5] Durangaldeko tradizioan sortutako dantza-sorta da. Humdboldt alemaniarrak 1881ean deskribatu zuen. Txelu Etxebarria begoñatarrak, 28 urtez dantzari aritu ondoren, liburuak argitaratu zituen 1969an eta [6][7][8] 1990an.[9] Etxebarriak kontatzen zuenez, 1960ko abuztuaren 10ean, launaka ere egitea proposatu zuen, hori hobeto egokitzen baitzitzaion dantzaren egiturari. Honetan ere, Banangoan eta Binangoan bezala, esku hutsik dantzatzen da.

Gaur egun, Dantzari Dantzako gainerako dantzak bezala, Abadiño, Berriz, Garai, Iurreta, Izurtza eta Mañarian ikus dezakegu, baina iraganean merindade osoan zabaldu zela uste da.[4][3]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b DANTZARI-DANTZA - Urte sasoiak. Labayru eta Ikastolen elkartea (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
  2. Larrinaga, Josu. «Dantzari-dantza - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
  3. a b c «Euskal Herriko Dantzak | Binango» www.dantzak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-07).
  4. a b c d e «Euskal Herriko Dantzak | Launango» www.dantzak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-25).
  5. «Mutilen dantzak» garaltxu 2010-12-18 (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
  6. Etxebarria Goiri, Txelu. «Bizkaiko Dantzak = Danzas de Bizkaia» www.katalogoak.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
  7. «j.l. de etxebarria y goiri -bizkai'ko dantzak / - Comprar Libros de Biografías en todocoleccion - 16391570» www.todocoleccion.net (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
  8. Etxebarria y Goiri, J. L. de. (1984). Bizkai'ko dantzak danzas de Vizcaya. Caja de Ahorros Vizcai��na PMC 434432027. (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
  9. «Zuzendari ohiak» Coro Garaizarko Matsorriak (Noiz kontsultatua: 2022-01-29).

Kanpo estekak

aldatu