Itzubaltzeta gaztetxea

Itzubaltzeta II gaztetxea gazteek Getxoko Itzubaltzeta edo Romo auzoan okupatutako eremua da. 2004ko irailaren 30ean izan zen okupatua, Ertzaintzak, Getxoko Udalaren aginduz, Santa Eugenia kalean zegoena hustu eta eraitsi eta hiru egunetara.

Itzubaltzeta gaztetxea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaGetxo
Koordenatuak43°19′52″N 3°00′29″W / 43.33100466°N 3.00804603°W / 43.33100466; -3.00804603
Map
Webgune ofiziala

Errekagane kaleko 1-5 zenbakietan kokaturik dago gaztetxea. Bertako eraikina, antzina aroztegi zaharra izan zen baina gazteak sartu zirenerako guztiz utzita zegoen. Etxea Gobela ibaiaren ertzean dago, baita kiroldegi berria zein izen bereko metro geltokiaren artean ere. Eraikinean, gune autogestionatuaz gain Izenik ez musika taldearen entsegutarako lokala, auzokide etxe bat eta auzoko koadrilen lonjak aurki daitezke.

Gaur egun Getxoko Udalak Gobela ibaiaren bidea hobetzeko lanak egiten ari ditu Errekagane kalean. Lanek irauten duten bitartean, Udalak akordioa egin du gaztetxeko erabiltzaileekin Etxe Merkea lokala erabiltzeko baimena emanez, bitartean kontzertuak udal frontoian egiten direla. Lanak bukatuta, gaztetxeko ekimenak Udala jabedun den Errekagane kaleko eraikinera bueltatuko dira, Udalak gaztetxeko kolektiboei gestioa emango diolarik.[1]

Gaztetxearen izena auzoarena bera da. Euskaltzaindiak onartzen duen toponimo euskalduna da[2]. Romo izenez ezaguna bada ere, gaztelerazko abizen hori zeukan enpresaburua lantegia eta langileentzako lehenengo etxeak (etxe merkeak) eratu baino lehen itzu beltza gunea zen lurraldea.

Erreferentziak

aldatu
  1. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman #1 izeneko erreferentziarako
  2. (Gaztelaniaz) Euskaltzaindiaren 1979ko erabakiaren kopia

Kanpo estekak

aldatu