Itxasbegi etxea

eraikitako euskal ondare nabaria Getxon

Itxasbegi Etxea Getxo udalerriko Areeta Auzoan kokatzen da. Zugazarte etorbideko 27.garren zenbakian.

Itxasbegi etxea
Logotipo del Gobierno Vasco.svg Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Getxoko eremu berezia
Getxo-Itxasbegi-002.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Getxo
Koordenatuak 43° 19′ 50″ N, 3° 00′ 48″ W / 43.330437°N,3.013361°W / 43.330437; -3.013361Koordenatuak: 43° 19′ 50″ N, 3° 00′ 48″ W / 43.330437°N,3.013361°W / 43.330437; -3.013361
Ondarea
EJren ondarea 60

Etxe horren orubean, lehendabizi, Eduardo Bayok 1880ko hamarkadaren hasieran sustatu zuen etxebizitza bat eraiki zuten. Etxe hori, Fernando L. Ybarra Aranbarruk erosi zuen zenbait urte geroago. Hala ere, 1888. urteko bainuen denboraldian hil zen, eta María de la Revilla haren alargunak antzinako etxea eraitsi zuen XX. mendearen hasieran. Orubearen jabetzan zenbait aldaketa gertatuta, senar-emazteak ziren Fidel Astoreca Portuondok eta Isabel Gavaldák erosi zuten. Horrela, eraikin berria sustatu zuten 1927. urtean. Astorecak kresalaren negozioan egin zuen dirutza, Txilen.[1]

2019 urtean guztiz erreformatua izaten hari da.

EraikinaAldatu

Rafael de Garamendik eraiki zuen 1927. urtean. Etorri neoeuskaldun herritarreko arkitekturaren adibidea da. Hortaz, baserriaren ereduan oinarrituta dago, baina modu konplexuan apainduta dago: jauregiaren itxura ematen dioten elementu noblez beterik dago.

Eraikinak agerian ditu lau aldeak, oin lauangeluarra du eta perfil mugitua, eta teilatu nagusia bi isurikoa da. Fatxada nagusian aurreratutako hormapikoa azaltzen da eta altxaeran behe-oina eta beste bi oin ditu, forma askotako baoen ardatz lautan antolaturik. Behe-oinean, albo batean, sarrera dago sekzio erdizirkularreko ataripe dotore baten pean. Ataripe hori koloma toskanarretan eta erdi-puntuko arkuez eraturiko baoetan bermatzen da. Lehenengo oina erdi-puntuko arkuteriaren araberako logia aurkezten du erdialdean, eta alboetan alfiz barrokoez inguraturiko bao dinteldunak zabaltzen dira. Mailakatutako eta molduratutako inposta batek bereizten du aurrekotik. Azken oinaren inguruan, irteten diren ezproi zintzilikatuak azaltzen dira, eta horien artean bao dinteldunak edo triangeluarrak zabaltzen dira. Itxurazko zurezko bilbaduraz dekoratzen da. Lehenengo oinetik gora, oso dekoratuta aurkezten da hormapikoa, kiribildura ugari erdiko txirla handi baten inguruan. Eraikin hau silarriz egina da azken oina izan ezik, azken hori adreiluzkoa baita. Beste aldeko fatxadak, itsasoari begira dagoenak, antzeko egiturari eusten dio. Fatxada horretan aipagarri dira dekoraziozko elementu batzuk, esate baterako erdiko balkoiteria eta lehenengo solairuko oriel-window ederra. Interesgarriak dira lorategia eta itxitura-hormatxoa.

Balio handia du euskal molde berri herrikoiaren araberako bolumeneko arkitektura ale gisa, hau da, baserriaren ereduan oinarritzen da, baina dekoraziozko programa oso konplexua aurkezten du, elementu nobleez josia dago, eta elementu horiek jauregi baten itxura ematen diote eraikinari. Agerikoa da inguruan okupatzen duen leku nagusia, izan ere, Zugazarte eta Areetako Kaiaren arteko errenkadan zutik dirauten azken etxe handienetako bat da honako hau.[2]

GaleriaAldatu

ErreferentziakAldatu

   

Kanpo estekakAldatu