Itxartu
Sorrera: 1976
Egoera: Aktiboak
Webgunea: www.itxartu.com

Itxartu

Getxoko Algorta auzoko (Bizkaia) talde kultural bat da. Itxartuk euskal kulturaren inguruan dabiltzan hainbat kide biltzen du bere baitara. Izan ere, taldearen helburua euskal kultura eta jai herrikoiak suspertzea da.

Historia aldatu

Itxartu Euskal Dantzari Elkartea 1976. urtean sortu zen Algorta (Getxon), eta xedea euskal kultura bultzatzea zen, zehatzago esanda betiko euskal kulturaren folklore adierazpena berreskuratzea, zabaltzea eta hedatzea.

Gaur egun horretan dihardute 100 pertsona: musikariak, dantzariak, gurasoak eta laguntzaileak. Urte guztiotan taldeak hainbat emanaldi eta aktibitate egiten dute, udalerrian nahiz kanpoan. Euskal Herritik kanpo ere ibili dira: Andaluzian, Asturiasen, Galizian etab. beti euskal folklore aberatsa ezagutzera emateko helburua gogoan.

Getxon, Algortako Inazio Deuna jaietako Jai batzordean parte hartzen dute, Inauterietan nahiz San Juanetan, eta Algortako Portu Zaharrean Nikolas Deuna jaiak berreskuratzeko lanetan ere bai.

Urtero, uztailaren amaieran Euskadiren ordezkari legez hartzen dute parte Getxoko Nazioarteko Folk Jaialdian. Jaialdi hori Getxoko Kultur Etxeak antolatzen du orain baina hasieran Itxartu Taldeak lagundu eta bideratzen zuen Portugaleteko Elai-Alai taldearekin batera.

Itxartuk musikari talde bat ere badu: txistuak, soinua, esku-soinua, txirula, gitarra, txalaparta, bibolina, panderoa, atabala etab.

Bere ohiko emanaldi bat honetan datza: dantza alardeak, dantza muntaiak, trikipoteoak, euskal musikako kontzertuak, Euskal Herriko jantzi tradizionalen erakusketak, dantza eta musika tresna ikastaroak, txangoak eta abar...

Taldeak aldatu

  • Dantza Taldea
  • Abesbatza
  • Mendigoizaleak
  • Antzerkia
  • Gaztetxoak

Kanpo estekak aldatu


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Itxartu