Itsas kurkuilua[1] (Charonia lampas) Ranellidae familiako itsas gastropodoa da.[2] Ozeano Atlantikoan eta Indiako Ozeanoan bizi da.

Itsas kurkuilu
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaMollusca
KlaseaGastropoda
OrdenaLittorinimorpha (en) Littorinimorpha
FamiliaRanellidae
GeneroaCharonia
Espeziea Charonia lampas
Linnaeus, 1758

Kantauri itsasoan aurkitzen den molusku gasteropodo handiena da[3].

Deskribapena aldatu

30 cm inguruko oskol kiribildua du. Aurkitu den handienak 39 cm neurtu zituen. 8-9 kiribil egten ditu eta itxura orokorrari dagokionez kono altu xamarra da. Kiribilen mugak ez dira oso nabarmenak. Oskolaren peristomoa (irekiera) obalatua da. Kanpoko ezpaina zabala da eta ertzak horzkatuak ditu. Sifoiaren ubidea oso laburra da[4].

Oskolaren marrazkia oso bereizgarria da. Korapiloetan banda argiak erakusten ditu eta tarteetan marroi lunak, guztiak ere ondo artikulaturiko itxura emanez. Peristomoa zuria da eta kanpo ezpaineko dentikuluak marroiak dira[5] Oskolean batzutan agertzen dira itsas zizareek edo bestelako itsas anialiek utzitako markak.

Animaliaren gorputza laranja edo gorrixka da eta buruko garroetan bina banda beltz ditu[3].

Banaketa aldatu

Munduan zehar oso hedaturik dagoen espeziea da. Ozeano Atlantikoaren ipar-ekialdean Ipar itsasotik hasi eta Maroko alderaino luzatzen da haren zabalkundea, Azoreak, Madeira eta Kanariak barne. Mediterraneo guztian ere badago eta Itsaso Gorrian barna Indiako ozeanoaren mendebaldera iristen da[6].

8 eta 50 metro arteko sakoneran aurkitzen da[7] eta uraren tenperatura optimoa 16ºC-takoa du[6]. Hondo hareatsuetan edo arrokatsuetan aurkitzen da marearteko eremuan.

Biologia aldatu

 
Itsas kurkuilua gorputza oskoletik kanpora duela.

Animalia haragijalea da. Hondoan finkaturik bizi diren itsaskietaz elikatzen da, bereziki ekinodermatuetaz[8]. Itsas trikuak eta Sphaerechinus granularis, Paracentrotus lividus eta Asterias rubens itsas izarrak jaten ditu batez ere eta haien populazioetan presio nabarmen eragiten du[3]. Animalia handia denez osorik irentsi ditzake harrapakinak[4]. Molusku bibalbio edota bestelako gasteropodo txikietaz.

Erabilera aldatu

Neolito garaian itsas kurkuilu xikiak lepokoak egiteko erabili ohi zen[9]. Antzina haizezko musika tresna gisa erabili izanaren aztarnak ere aurkitu dira, esate baterako Frantzia aldeko Piriniotan aurkituriko duela 17.000 urtetako itsas kurkuilua[10]. Ondoren ere erabili izan dira atzean zuloa egin tronpeta bezala iritsierak abisatzeko[11].

Gaur egun arraste-sareekin ustekabean harrapatzen da, baina erabilera komertzialik ez du. Japonian kontsumitzen da ordea eta hara esportatzen da jasotakoa. Haragia biguntzeko komeni izaten da aurrez izoztea.

Erreferentziak aldatu

  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  2. Gofas, S.. (2009). Charonia lampas (Linnaeus, 1758). .
  3. a b c (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Charonia lampas (Linné, 1785)» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  4. a b (Gaztelaniaz) «Caracola (Charonia lampas)» www.malaga.es 2024-02-29 (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  5. (Ingelesez) «WoRMS - World Register of Marine Species - Charonia lampas (Linnaeus, 1758)» www.marinespecies.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  6. a b «Charonia lampas, Trumpet shell : fisheries» www.sealifebase.ca (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  7. (Ingelesez) Welch, John J.. (2010(e)ko urt. 19(a)). «The “Island Rule” and Deep-Sea Gastropods: Re-Examining the Evidence» PLOS ONE 5 (1): e8776.  doi:10.1371/journal.pone.0008776. ISSN 1932-6203. PMID 20098740. PMC PMC2808249. (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  8. (Gaztelaniaz) Charonia lampas. (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  9. (Ingelesez) Gardelková-Vrtelová, Anna; Golej, Marián. (2013-12-08). «The necklace from the Strážnice site in the Hodonín district (Czech Republic). A contribution on the subject of Spondylus jewellery in the Neolithic» Documenta Praehistorica 40: 265–278.  doi:10.4312/dp.40.21. ISSN 1854-2492. (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  10. (Ingelesez) Addley, Esther. (2021-02-10). «Conch shell in French museum found to be 17,000-year-old wind instrument» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  11. (Gaztelaniaz) Charonia lampas (Linnaeus, 1758) – Monográficos Oposiciones. 2015-06-14 (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).

Kanpo estekak aldatu