4. Sinfonia (Mendelssohn)
Laugarren Sinfonia A maiorren, Op. 90, Italiarra izenaz ere ezaguna, Felix Mendelssohn-Bartholdy konposatzaile alemaniarrak idatzi zuen laugarren sinfonia da. Bere sinfoniarik ezagunena da.
4. Sinfonia (Mendelssohn) | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1833 |
Argitaratze-data | 1851 |
Estreinaldi-data | 1833ko maiatzaren 13a |
Izenburua | Sinfonie Nr. 4 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | hizkuntza edukirik gabea |
Iraupena | 30 minutu |
Zatiak | 4 mugimendu |
Tonoa | La maior |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Honen parte da | list of compositions by Felix Mendelssohn (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Felix Mendelssohn |
Jatorria
aldatuMusika lan honen jatorria, konposatzaileak berberak idatzi zuen bere aurreko sinfonian, eskoziarra ere deritzona, eta "Hebridak" orkestra oberturan dago, 1829 eta 1831. urteen artean, konposatzaileak Europan zehar egin zuen ibilaldi musikalean. Italiako atmosfera eta kolorean inspiraturik dago. 1833. urtean amaitu zuen, bere hirugarren sinfonia baino lehenago, eta urte berean estreinatu zen, Londresen. Baina Mendelssohn ez zegoen batere konforme lanarekin. Horregatik, bigarren, hirugarren eta laugarren mugimenduen bertsio alternatibo bat idatzi zuen. Bizirik zegoela, ez zuen sekula sinfonia hau argitaratu. Konposatzailea hil ondoren argitaratu zen lehenengo aldiz.
Mugimenduak
aldatuOhi bezala, sinfonia hau lau mugimendutan banatzen da:
- Allegro vivace
- Andante con moto
- Con moto moderato
- Saltarello: Presto