Istakhr (pehlevieraz: Stakhr‎; persieraz: اصطخر‎Estakhr) Stakhr bezala ere ezaguna, Persiako (Iran) antzinako hiri bat da, Fars probintzian, Persepolisetik 5 kilometro iparraldera dagoena. Akemenestar dinastiaren garaian hiri oparoa izan zen.

Istakhr
Estakhr Darafsh (1).JPG
Datu orokorrak
Geografia
Koordenatuak 29° 58′ 54″ N, 52° 54′ 34″ E / 29.981666666667°N,52.909444444444°E / 29.981666666667; 52.909444444444Koordenatuak: 29° 58′ 54″ N, 52° 54′ 34″ E / 29.981666666667°N,52.909444444444°E / 29.981666666667; 52.909444444444
Herrialdea Iran

Ez da aipatzen iturri historikoetan Profeten eta Erregeen Historia bezala, Al-Tabarirena, partiar garaira arte. Asdaxir I.a hiri honetako erregea izan zen III. mendearen hasieran, ondoren, Artaban V.a shahanshah partiarra tronutik bota eta sasanidar dinastiari hasiera emanez. Hiriak, Anahita jainkosaren omenezko tenplu bat zuen.

Hiriak, Avestaren jatorrizko idazkia zuen, Alexandro Handiak erre zuen arte.

Istakhr, denbora batez Persia sasanidarraren hiriburu bihurtu zen Ardashir I.aren erregealdian, hiriburutza [[Ktesifon]tera aldatua izan aurretik. Istakhr sasandar garaian III.-VII. mendeak eta omeiar garaian garatu zen. Istakhr, Persiaren musulmandar konkistan erre zuten arabiar inbaditzaileek. Berreraikia izan aurretik, hiriak bere garrantzia galdu zuen Xirazen mesedetan. Farsen hiriburua izan zen Xiraz sortu arte. Gaur egun, toki arkeologiko bat baino ez da.

Kanpo estekakAldatu