Israel-Palestina Gatazka 2021ean

Israel-Palestina Gatazka berriro ere 2021eko maiatzaren 6an hasi zen. Liskarrak hasieran palestinar manifestarien eta Israelgo poliziaren artean izan ziren. Gatazkaren jatorria Israelgo Epaitegi Nagusiaren Sheij Jarrah Jerusalemgo auzotik kanporatutako palestinarren gaineko erabakia izan zen. Ondorioz, gutxienez 300 pertsona zaurituak izan ziren, gehienak palestinarrak. Gatazkaren maila gora igo zuen hurrengo egunetan, palestinarren eta israeldarren arteko gatazka Israelgo hiri gehiagotara zabalduz. Eskuin muturreko jende saldoak arabiarrak jipoitzen eta dendetako kristalak hausten ibili ziren bitartean, Israelgo armadak Gazaren aurka aritu zen.

Israel-Palestina Gatazka 2021ean
Irudia
Motagatazka etniko
gatazka armatu
gertaera
civil disorder (en) Itzuli
Honen parte daIsrael-Palestina Gatazka
Denbora-tarte2021eko maiatzaren 6a - 2021eko maiatzaren 21a
Data2021
KokalekuSouthern Levant (en) Itzuli
HerrialdeaIsrael eta Palestina
Parte-hartzaileak
Honen ondorioainternational reactions to 2021 Israel–Palestine crisis (en) Itzuli
Pertsona hilak300 (Palestinar)
Pertsona zaurituak1.600
592 (Israeldar)
Atxilotu kopurua
376
Komunikabide
Kronologia
2021 Lod riots (en) Itzuli
Operation Guardian of the Walls (en) Itzuli
Jerusalem riots (2021) (en) Itzuli
2021 Acre riots (en) Itzuli
Osatuta
Sheikh Jarrah salba dezagun dio pakarta honek, maiatzaren 9an.

Gertaerak Laylat al-Qadr edo Patuaren Gauarekin batera eman ziren, musulmanentzat garrantzi handiko festa bitartean. Halaber, egun horretan juduen Jom Jerusalem edo Jerusalem Eguna ospatzen zen.

Gazaren aurkako erasoakAldatu

Bonbardaketak egiten eta mugatik lehergailuak botatzen aritu zen Israel, maiatzaren 10etik, Harresien Zaindariaren Operazioa delakoan. Etengabe, bestetik, ari zen handitzen erasoen ondorioz hildakoen kopurua. Gazako Osasun Ministerioaren datuen arabera, 83 lagun hil zituzten jada israeldarrek, eta gutxienez 487 lagun zauritu. Aireko erasoen ondorioz ez ezik, «gas toxikoa» arnastuta ere hil ziren horietako zenbait, ministerioaren arabera. Hildakoen artean Mohammed Abdullah Fayyad Hamassen komandantea zegoen. Palestinako miliziek ere suziriak jaurtitzen ari ziren, baina misilen aurkako Israelen sistemak atzeman zituen gehienak;[1] suziri horiek gutxienez zazpi biktima eragin zituzten.[2]

ErreferentziakAldatu

Ikus gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu