Isiltasunaren Dorreak
Isiltasunaren Dorreak (dakhma, dokhma edo doongerwadi izenez ere ezagunak), zoroastrismoko hil eraikinak dira, batez ere Indiako Mumbai hirian, eta Irango Yazd eta Kerman probintzietan daudenak. Indiakoak parsienak dira, eta Irangoak, irandar zoroastroarrenak.

Zoroastroar erlijioak giza gorpua elementu ez purutzat hartzen du; beraz, debekatuta dago horiek lur eta su elementu tradizionalak kutsatzen uztea. Arrazoi horrengatik, gorpuak Isiltasunaren Dorreetara eramaten dira, han saiek haien haragia jan dezaten. Behin hezurrek kolore zuria hartzen dutenean, eguzkia eta haizearen eraginez, eraikinaren erdialdeko hezurtegira jaurtitzen dira.
Zoroastrismo irandarra
aldatuIrango zoroastrismoaren tradizioan, Isiltasunaren Dorreak muinoen edo mendi txikien tontorrean eraikitzen ziren, basamortu erako tokietan, populatuetako tokietatik urruti. XX. mendearen hasieran, fede horren jarraitzaileek tradizio hori alde batera utzi eta beren hildakoak hilerrietan lurperatzen hasi ziren; halaber, batzuek beren senideak erraustu dituzte (gatha), espresuki debekatzen den arren.
Parsiak
aldatuParsien tradizioen barnean, dorreak baso eta lorategiz inguratutako eraikin zanpatuak dira; bertara, gorpuen eramale banaka batzuk soilik sar daitezke. Gorpuak dorre horiek osatzen dituzten zirkuluetako bakoitzean uzten dira: kanpoaldean, gizonak; hurrengoan, emakumeak; eta erdikoan, umeak.
Azken urteetan, saien kopurua biziki jaitsi da Indian, diklofenakoaren erabileraren ondorioz (herrialde horretan 2005etik debekatuta dago), galtzeko arriskuan dagoen espezietzat hartzeraino. Hori dela eta, parsi elkarteek hegaztion ugaltzea oso kontuan hartu dute, eta aspaldiko beren hil erritu tradizionaletan segitzeko asmoa dute.