Iseko Badia
Iseko Badia (japonieraz: 伊勢湾 Ise-wan ) Japoniako Honshu uhartearen erdialdean dagoen badia da, Mie eta Aichi prefeturen artean kokaturik dagoena. Ise santutegi handiak ematen dio izena badiari.
Iseko Badia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | badia |
Azalera | 1.738 km² |
Sakonera | 30 m |
Eponimoa | Ise probintzia |
Geografia | |
Koordenatuak | 34°45′N 136°45′E / 34.75°N 136.75°E |
Honen parte da | Filipinetako itsasoa |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Mie |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Geografia
aldatuKiso (193 km), Nagara (166 km) eta Ibi (121 km) ibaiak ("Kisoko hiru ibaiak") itsasoratzen dira bertan.
Ekonomia
aldatuAintzinatik populatua izan dira badiaren ertzak, batez ere Ise santutegi handia sortu zenetik aurrera. Arrantza, perla kultiboa eta arroz soroak dira inguruneko ekonomia jarduera nagusiak. Badiaren iparraldean Nagoia hiria dago, Japoniako laugarrena eta bere inguruan ia 9 milioi biztanle dituen Chūkyōko metropoli eremua zabaltzen da.
Vera tifoia
aldatu1959ko Vera tifoiak kalte larriak eragin zizkion badiaren ertz guztiari. 5.000 pertsonatik gora hil ziren eta ia 150.000 etxe suntsitu.
Ondasun nabarmenak
aldatuIruditegia
aldatu-
Perla kultiboak.
-
"Kisoko hiru ibaiak" itsasoratzen.