Meoto Iwa
Meoto Iwa (japonieraz: 夫婦岩 ) Japoniako Ise hiriko itsasertzean dagoen harkaitz bikote ezaguna da.
Meoto Iwa | |
---|---|
Mota | meoto iwa (en) , gurtza-leku eta turismo-atrakzioa |
Geografia | |
Koordenatuak | 34°30′34″N 136°47′18″E / 34.5094°N 136.7883°E |
UTC ordua | UTC+09:00 |
Honen parte da | Futami Okitama Shrine (en) |
Kokapena | Futami Okitama Shrine (en) |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Mie |
Japoniako hiria | Ise |
Ur-gorputza | Iseko Badia |
Leku geografikoa | Futami-ga-ura (en) |
Esanahia
aldatuIzenak "harkaitz ezkonduak" esan nahi du, izan ere shimenawa batek (arroz lastoz egindako soka astuna) lotzen baititu biak, Jaoponiako irudi tipiko eta ezagunenetakoa osatuz. Ondoan dagoen Futami Okitama Jinja (二見興玉神社) santutegira datozen erromesek sakratutzat dauzkate. Xintoismoari dagokionez harkaitzek kamien sortzaile ziren Izanagi eta Izanamiren arteko lotura sinbolizatzen dute.
Egitura
aldatuHarkaitz handiena arra da eta gailurrean torii txiki bat dauka, txikiena berriz emea da. Tona bat pisatzen duen soka sarritan aldatu behar izaten da urtean eta horretarako zeremonia egiten dute.
Itsaabeheran urak atzera egin eta harkaitzen artean harea azaltzen da.
Ingurua
aldatuMeoto Iwatik gertu Ise santutegi handia dago, Japoniako santutegi xintoistarik garrantzitsuena. Meoto Iwa eta Ise santutegia Ise-Shima Parke Nazionalaren barnean daude.
Urrunean Fuji mendia ikusten da.
Iruditegia
aldatu-
Futami Okitama Jinja.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Japan-guide.com