Isaquias Queiroz
Isaquias Queiroz dos Santos (Ubaitaba, Bahia (Brasil), 1994ko urtarrilaren 3a) piraguismoan lehiatzen den kirolari brasildarra da.[1]
Isaquias Queiroz | |
---|---|
(2016) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Isaquias Queiroz dos Santos |
Jaiotza | Ubaitaba, 1994ko urtarrilaren 3a (30 urte) |
Herrialdea | Brasil |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | piraguista |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 85 kilogramo |
Altuera | 1,75 metro |
Olinpiar Jokoak
aldatu2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), brontzezko domina irabazi zuen C-1 200 m modalitatean, 39,628ko denboraz, Yuriy Cheban ukrainiarraren (urrezkoa) eta Valentin Demyanenko azerbaijandarraren (zilarrezkoa) atzetik sailkatuz.
Zilarrezkoa ere irabazi zuen, oraingoan C-1 1000 m modalitatean, 3.58,529ko denboraz, Sebastian Brendel alemaniarraren (urrezkoa) atzetik eta Ilya Shtokalov errusiarra (brontzezkoa) mendean hartuz.
Erlon Silva herrikidearekin batera, hirugarren domina ere eskuratu zuen, zilarrezkoa, 3.44,819ko denboraz, C-2 1000 m modalitatean, Alemaniako bikotearen (urrezkoa) atzetik eta Ukrainakoaren aurretik sailkatuz.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), urrezkoa eskuratu zuen, C-1 1000 m modalitatean, 4.04,408ko denboraz, Liu Hao txinatarraren (zilarrezkoa) eta Serghei Tarnovschi moldaviarraren (brontzekoa) aurretik sailkatuz.[2][3]
2024ko Udako Olinpiar Jokoetan, Parisen, zilarrezko domina eskuratu zuen.
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
aldatuUdako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2016 | Rio de Janeiro Brasil |
C-1 200 m, gizonezkoa[4] | |
2016 | Rio de Janeiro Brasil |
C-1 1000 m, gizonezkoa[5] | |
2016 | Rio de Janeiro Brasil |
C-2 1000 m, gizonezkoa[6] | |
2020 | Tokio Japonia |
C-1 1000 m, gizonezkoa[7] | |
2024 | Paris ( Frantzia) | C-1 1000 m, gizonezkoa |
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Isaquias Queiroz» ICF, 2021-11-09an begiratua (Ingelesez)
- ↑ «Isaquias Queiroz» olympedia.org 2021-11-09an begiratua(Ingelesez)
- ↑ «Isaquias Queiroz» Olympics.com 2021-11-09an begiratua (Gaztelaniaz)
- ↑ "Piraguismoa, C-4 200 m, emaitzak 2016" olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ "Piraguismoa, C-1 1000 m, emaitzak 2016" olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ "Piraguismoa, C-2 1000 m, emaitzak 2016" olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ "Piraguismoa, C-1 1000 m, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)