Isabel May

aktore estatubatuarra

Isabel May (Santa Monica (Kalifornia), 2000ko azaroaren 21a) aktore estatubatuarra da. Netflix plataformako Alexa & Katie telesailean debuta egin zuen Katie Cooper protagonistaren papera betez eta ondoren Young Sheldon telesailean ere atera zen[1]. Filmeak ere egin ditu, Run Hide Fight filmean protagonista izan zen.

Isabel May

(2021)
Bizitza
JaiotzaSanta Monica2000ko azaroaren 21a (23 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea

IMDB: nm8908475 Allocine: 807594 Rottentomatoes: celebrity/isabel_may Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Hiru urtez hainbat audizio egin zituen baina ez zuen zorterik izan. Isabel Mayk eta haren gurasoek erabaki zuten aktore eskola batean sartzea eta sei hilabete beranduago Alexa & Katie telesaileko protagonista bihurtu zen[2]. Ondoren Young Sheldon telesailean ere ohiko aktorea izan zen, Georgie anaiaren neskalagunaren papera betez[3].

2020an Isabel May protagonista zuen Run Hide Fight filmea esterinatu zen. Zoe Hull-en rola bete zuen[4].

2021ean 1883 telesaileko protagonista bihurtu zen Elsa Duttonen paperean[5] eta haren jarraipena den 1923 telesailean ere egiten du lan, narratzaile gisa.

Filmografia aldatu

Filmeak aldatu

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2018 Age of Summer Galdutako neskaren txartela
2019 Let's Scare Julie Taylor
2020 Run Hide Fight Zoe Hull
2022 I Want You Back Leighton
2022 The Moon & Back Lydia Gilbert
2023 The Smack

Telebista aldatu

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2018–2020 Alexa & Katie Katie Cooper Protagonista, 39 atal
2018–2020 Young Sheldon Veronica Duncan Ohikoa; 9 atal
2021–2022 1883 Elsa Dutton Protagonista; 10 atal
2022—egun 1923 Elsa Dutton Narratzailea

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «The Stunning Transformation Of Isabel May» The List 2022-02-12 (Noiz kontsultatua: 2023-06-08).
  2. «terroirmag.com - terroirmag; Resources and Information.» web.archive.org 2020-11-07 (Noiz kontsultatua: 2023-06-08).
  3. (Ingelesez) https://d37iubyd5rd5b.cloudfront.net/users/7e61ad3d-328b-4fd6-aa08-7a0590201c77/uploads/648d6654b4dc9b6e6cb53ffef76330f8.+«‘Young Sheldon': Elder brother Georgie does a candy act to get to Veronica's heart» MEAWW (Noiz kontsultatua: 2023-06-08).
  4. (Ingelesez) «EXCLUSIVE: Actress Isabel May Talks Controversial New Film ‘Run Hide Fight’» The Daily Wire (Noiz kontsultatua: 2023-06-08).
  5. (Ingelesez) Davids, Brian. (2022-01-28). «How ‘Mayor of Kingstown’ Turned Isabel May Into the Star of ‘1883’» The Hollywood Reporter (Noiz kontsultatua: 2023-06-08).

Kanpo estekak aldatu