Isabel Fernández Reviriego

musikaria, ekoizlea eta artista grafikoa

Isabel Fernández Reviriego (Bilbo, 1979ko apirilaren 7a)[1] bizkaitar musikagile, eta aldi berean soinu-banden konpositore gisa jarduten du.[2] Ekoizlea [3] eta artista grafikoa. Gaur egun, pertsona bakarreko proiektua da Aries, eta haren musika-jarduera Bilbon hasi zen 90eko hamarkadaren amaieran Electrobikinis taldea sortu zuen eta 2000ko hamarkadan Charades izenekoa. Madrilen jarraitu zuen, eta, ondoren, Vigon bakarkako artista gisa.

Isabel Fernández Reviriego
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIsabel Fernández Reviriego
JaiotzaBilbo1979ko apirilaren 7a (45 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Karlos III.a Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, artista grafikoa eta disko-ekoizlea

Twitter: concebolla Musicbrainz: e0a406ab-a643-474a-82e6-b1041afe9b62 Discogs: 1710573 Edit the value on Wikidata

Bere proiektu guztien artean, hamar disko inguru argitaratu ditu, zazpi album barne, Espainian, Estatu Batuetan eta Japonian, eta hainbat artista eta bandarekin kolaboratu du, hala nola Delorean,[4] Atom Rhumba, Alberto Montero edo Wild Honey.

Biografia aldatu

Isabel Fernández Reviriego 1979ko apirilaren 7an jaio zen Bilbon. Bere nerabezaroan Guetxoko musika-girora joaten hasi zen, garai hartan oso dinamikoa baitzen Getxo Sound,[5] deritzonaren jardueraren ondorioz, eta garai hartan punka, rock and rolla eta 90eko hamarkadako korronte batzuk lantzen hasi zen.

Handik gutxira, 1997an, bere lehen taldea osatu zuen, eta harekin EP bat eta album bat grabatu zituen. Taldeko kide zen Miren Iza ere, geroago Tulsa taldea osatuko zuena, eta Asier Gurruchaga, ordurako Zodiacs taldean bateria zena.

2001ean Madrilera joan zen, eta han Giza Zientzietako lizentziaduna izan zen Carlos III Unibertsitatean, eta musika-jarduerarekin jarraitu zuen talde berri batean, Charades.[6] Bertan sinatu zituen lehen kantak gaztelaniaz, pixkanaka ahots-harmonietan oinarritutako pop estiloa lortuz, eta azkenean bere zigilu pertsonala bihurtu zen.

Bigarren ahotsen zalea zen. Hauxe zuen lema:

Inoiz ez da kororik sobratzen.

Charadesek hiru LP eta EP bat argitaratu zituen bederatzi urtean. Kill Rock Stars underground amerikar zigilu ospetsuak bere gaietako bat aukeratu zuen Tracks and fields (2004) bildumarako. En ningún lugar izeneko bigarren albuma, Japonian argitaratu zen Art Union zigiluarekin. La Blogoteque izeneko blog entzutetsuarentzat lan egin zuten, eta jaialdi nazional nagusietan, Erresuma Batuan, AEBn eta Espainian jo zuten. Azkenik, 2010eko abenduaren 13an, taldea 'hiato' mugagabe batean sartu aurretik azkena izango zela iragarri zuten.

Aries aldatu

Charadesen etenaldiaren ondoren, Isabel berriro joan zen Vigora. Hiri horretan askatu zuen bere literatura-ekoizpena (Madrilen hasia), eta zenbait argitalpen autoeditatu edo fanzin egin zituen, musikari, arteari, filosofiari, saiakerako testu laburrei eta autobiografikoei buruzko gogoetek osatuak, bere diseinuekin batera, sarritan collageak. Testu horietako batzuk, elkarrizketa zaharren eta material berrien laburpenekin batera, Un rayo ultravioleta izeneko lehen liburua osatu zuten.

Vigon bakarkako ibilbideari ekin zion, Aries izenaz(zeinu zodiakoa). Musika-tresna elektroniko ugari zuen soinu-formatu berrian barneratu zenproiektuan, baina oinarri harmonikoari eta pop-estiloari eutsi zion, melodia-aberastasun handiaz.

Ariesen grabazioek musika-munduaren arreta bereganatzen jarraitu zuten Espainia barruan eta kanpoan, eta, hala, albumetako hirugarren eta laugarrena, Adieu or die eta Juramento Mantarraya,[7] batera argitaratu zituzten La Castanyak Espainian eta K Records Estatu Batuetan eta Kanadan. Ariesek bira egin zuen AEB eta Europatik, nazioarteko jaialdi ugaritan parte hartuz, hala nola Primavera Sound, Eurosonic,[8] edo SXSW.

Magia Bruta aldatu

2021eko urrian, Magia Bruta izeneko bikote baten sorrera iragarri zuen, eta 2022ko otsailean argitaratu zuen Un día nuevo lehen albuma.

Bideo-jokoak eta marrazki bizidunak aldatu

Linea elektroniko eta melodiko berean, Isabelek Melbit World[2] bideo-jokoaren soinu-banda (Playstation, 2019) konposatu eta ekoitzi zuen, baita soinu-efektuen eta joko-ahotsen diseinua ere.

2011n, Cartoon Network-en Hora de aventura telesail animatuan lanean hasi zen. Bertan, pertsonaia ugari bikoiztu zituen,[9] besteak beste, Chicle printzesa, «Limoncín-en kanta» abestuz, «Limoncín, 2. zatia» kapituluan (5. denboraldia, 51. kapitulua).[10], Princesa Llama printzesa, Fionna,[11] Cake edo Andereño uhartea. Halaber, Apple & Onion (Cartoon Network) eta Summer Camp Island (Cartoon Network) serietan jarri du ahotsa.[12]

Soinu-bandak aldatu

Saturn is not faraway (2018) film laburraren soinu-banda ere konposatu du Isabelek Stella McCartney enpresarentzat. Kanadak ekoiztutako filma[13]

Diskografia aldatu

Electrobinikis aldatu

  • Satan wears bra (EP, 1999)
  • Electrobikinis (album, 2000)

Charades aldatu

  • The only one (EP, 2004)
  • When shining blue (album, 2006)
  • En ningún lugar (album, 2008)
  • Revolución solar (album, 2010)

Aries aldatu

  • La magia bruta (album, 2012)
  • Mermelada dorada (album, 2014)
  • Adieu or die (album, 2016)
  • Juramento mantarraya (album, 2019)

Magia Bruta aldatu

  • Un día nuevo (album, 2022ko otsailaren 2an)

BSO aldatu

  • Saturn is not faraway (Stella McCartney film laburra, 2018)
  • Melbits world (Playstation bideojokoa, 2018)

Birnahasketak aldatu

  • Beautiful Home, Alondra Bentley (2018)
  • Caballo. Somos la Herencia (2018)
  • Ocean, Furguson (2019)
  • Glitch Girl, Royal flush (2019)

Liburuak aldatu

  • Un rayo ultravioleta (2015)
  • El gran libro de los perros liburururako kapitulua(2018)

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) El test de las 5: Aries | AltaFidelidad.org. (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  2. a b Muro Jiménez, Fernando. (2010). Entrevista a Isabel Fernández, conferenciante invitada al ICM 2010. ISSN 1138-8927. (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  3. (Gaztelaniaz) «Aries cambia de pantalla» Red Bull (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  4. (Gaztelaniaz) Ayrton Senna EP. 2021-03-13 (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  5. (Ingelesez) Un rayo ultravioleta. Fernández, Isa. (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  6. (Ingelesez) «Revolución Solar, by CHARADES» BCore Disc (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  7. (Ingelesez) «Juramento Mantarraya [KLP273»] The K Mail Order Department (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  8. (Ingelesez) «Aries» Eurosonic Noorderslag (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).[Betiko hautsitako esteka]
  9. Acompáñame - Hora de Aventuras (Español España). (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  10. (Gaztelaniaz) Freire, Juan Manuel. (2016-05-06). «Todos los colores» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  11. ««Canción "Hey niña buena", capítulo número 11 de la 5ª temporada, llamado "Bad Little Boy" ("Chico malo")». - Bing video» www.bing.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  12. ««Cuña del show Campamento Mágico. - Bing video» www.bing.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  13. ««La web de Canadá, Stella McCartney Kids: Saturn is not faraway». - Bing video» www.bing.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).

Kanpo estekak aldatu