Irumugarrietako lepoa (Hernio)

Irumugarrietako lepo (Hernio)» orritik birbideratua)

Irumugarrietako lepoa Hernioko mazioaren iparrekialdeko lepoetako bat da 772 m-ko altitudean dagoena[1]. Bertan Alkiza, Errezil eta Larraulgo udalerrien muga adierazten duen mugarria dago eta hortik datorkio izena. Mugarrian bat egiten dute Alkizatik eta Larrauldik Zelatunera doazen bideek. Aziendak eta abereak larratzen dira lepoko larreetan. Iturridun aska batek edateko ura eskaintzen die animaliei eta gizakiei.

Hernioko tontorraren azpian dago eta mendiaren gailurreraino abia daiteke Irumugarrietaio lepotik.

Erreferentziak aldatu

  1. Urrutia, Javi. «Hernio Txiki (809 m)» https://www.mendikat.net (Noiz kontsultatua: 2021-02-14).