Irula
IRULA 1980ko hamarkadan Mundakan sorturiko rock taldea izan zen.
IRULA | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Mundaka, Bizkaia |
Musika mota | rock |
Urteak | 1986-1997,2006-2007, 2011-2018, 2019tik aurrera |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Basati Diskak, DDT |
Historia
aldatuIRULA rock musika taldea Mundaka herrian sortu zen, 80. hamarkada erdian eta gehienbat gaztelaniaz abesten zuen nahiz eta kantaren bat euskaraz ere abestu. Euskal Rock Erradikalaren barruan, bere kantu gehienak garai horietan ohikoak ziren protesta abestiak egiten zituzten[1] nahiz eta bere abesti ezagunenaren gaia horrelakoa ez izan.
Piruk gidatzen zuen banda, aurretik, The Pretty Horses edota Saldiak taldeetan ibilitako kitarrajolea. Maketatxo bat ekoiztu ondoren, Piru eta Jon Ander bikotea Bermeo herriko Crater heavy taldeko bi kiderekin elkartu ziren, Joni (bateria) eta Jose (baxua), Irula Express taldea eratzeko.
1986. urteko otsailaren 2an, Bilbo hiriko Garage aretoan jo zuten lehen aldiz jendeaurrean. Ondoren, Irula Express taldean aldaketa batzuk izan ziren eta IRULA bezala soilik jarraitu zuten aurrera. 1987. urtean, Gernika 37/87 jaialdiko lehen egunean jo zuten, Joni Guarrotxena (bateria), Asier Gusmano (baxua) eta Jose M. Aspiunza "Piru" (abeslaria eta gitarra) osatzen zuten IRULA taldea. [2].
1989. urtean, Irula taldekoek "Las bragas", bere lehen diskolana, kaleratu zuten Basati Diskak zigiluari esker. Tsunami (Donostia) estudioetan ekoiztu zuten ia urtebete lehenago. 13 kantu biziak ziren, punk ikutuekin ("Mundaka city"), The Ramones edota Rolling Stones ("Tell me") bidean. Edorta Jimenez euskal idazleak "Alkohol" kanta idatzi zien. 1996. urtean, Irula taldekoek bere bigarren diskoa kaleratu zen, "Sakarra", DDT Banaketak zigilupean. Batiz kitarrajoleak, besteak beste, lagundu zien lan horretan. 2012. urtean, Casus Belli rock taldekoek Irula taldearen "Gaztetxea" kantaren bertsio bat moldatu zuten.
Bere kantarik ezagunena "Las Bragas" izan zen eta youtuben emanaldi ezberdinetan ikusgai dago[3].
Partaideak
aldatuPartaideak zuzenekoetan[4]ː
- Jose M. Aspiunza (abotsa, gitarra)
- Jon A. Monasterio (gitarra, baxua)
- Joni Guarrotxena (bateria)
- Asier Gusmano (baxua)
- Kapi Guarrotxena (gitarra)
- Dani Rementeria (gitarra)
- Iñaki Agirre (bateria)
- Fernando Navarro (baxua)
- Jon Fresko (bateria)
- Igor Arzanegi (baxua)
- Jose Krater (baxua)
- Imanol Monasterio (saxofoia)
- Danel Garay (gitarra)
- Casus Belli Taldea (bateria, baxua, gitarra)
Beste partaideak: (grabaketetan bakarrik)
Ernesto Alava (bateria)
Jabi Bahia (bajo)
Rufo Urbina (ritmokutxa)
Jose Mono (bajo)
Alberto Batiz (gitarra)
Diskografia
aldatu- Las Bragas (1989)
- Sakarra (1996)
Lehen diska honen abestiak beheko hauek dira, horietako batzuk youtuben ikusgai daudeː
1.- Las Bragas
2.- Mundaka City
3.- Alkohol
4.- Chicos y Chicas
5.- Años de Caña
6.- Tu Matx
7.- Tortura
8.- Recuerdo
9.- Kojón
10.- Gaztetxea
11.- Kristin
12.- Las Ballenas
13.- Hilak