Irlandar banjo tenor

Irlandar banjo tenorra,ingelesez: irish tenor banjo, Irlandan sortu eta nagusiki herrialde honetako musika herrikoia jotzeko espreski sortutako banjo mota bat da. Eskozian ere hedapen nabarmena du, bai eta Irlandar Diasporako herrialdeetan ere.

Irlandar banjo tenorra.

Plektro edo ziaz jotzen da.

EzaugarriakAldatu

Lau haridun banjoa da, baina banjo tenor orokorrak baina masta laburxeagoa du, banjo tenorrak 19 traste dituen artean irlandar banjo tenorrak 17 ditu, horrek banjo tenorrak baina bi nota gutxiago izatea dakarren arren, nahitan egindako aldaketa praktikoa da, irlandar doinu herrikoi azkarrak egoki jotzeko hatzen gehiegizko luzapena ekidin eta azkar jotzea errazten baitu. Beste banjo mota batzuk bost hari izan eta irlandar banjo tenorrak lau izatea ere jotzeko bizitasun edo arintasun hori lortzeko helburu du.

Irlandar banjo tenorraren afinazioa G-D-A-E da (Sol-Re-La-Mi), aldiz, banjo tenorraren afinazioa C-G-D-A da (Do-Sol-Re-La).

HistoriaAldatu

Jatorriz, banjoa Afrikako mendebaldeko antzeko musika-tresnen ondorengoa da. Afrikar esklaboek Ipar Amerikara eraman eta jada XIX. mendearen lehen hamarkadetan AEBetan agertu zen. Lehenbizi afroamerikarren musika-tresna izan arren, berehala baserri eta landa eremuko baserritar eta menditar txuri txiroen musika-tresna ere bilakatu zen.

Irlandan Gosete Handiaren ondoren irlandar-estatubatuar antzerki konpainiar ibiltarien eskutik sartu zen. Berehalako arrakasta izan zuen, izan ere, ordurarte biolinaz jotzen ziren reel eta giga dantza doinu herrikoiak jotzeko musika-tresna ezinegokia baitzen. Jada, 1880eko hamarkadarako Irlandan aski hedatua zegoen, baina garai hartako banjo tenorra AEBetan jotzen zen bost haridun banjoaren antzekoa zen.

1910eko hamarkadan irlandar banjo tenorra sortu zuten eta 1920ko hamarkadatik aurrera Irlandan banjo tenor orokorrari lehia egiten hasi zitzaion. 1960ko hamarkadatik aurrera irlandar banjo tenorra nagusi bilakatu zen, nagusitasun eta hedapen honen arduradunetako bat The Dubliners folk taldeko Barney McKenna banjo-jotzailea eta bere estilo imitaezinari zor dio.

Gaur egun, Irlandako Musika Herrikoian irlandar banjo tenorra nagusi da, eta banjo tenor orokorrak hedapen mugatua du, irlandar musikari gutxi batzuk bakarrik jotzen dute, tartean The Wolfe Tones eta Ryan's Fancy taldeek.

Ikus gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu