Ipar Irlandako desarmea

Ipar Irlandako desarmea Ipar Irlandako gatazka amaitzeko Ostiral Santuko Hitzarmenaren barruan egon zen urrats bat izan zen. Urrats honen barruan hainbat urrats egon ziren.

Urratsak aldatu

Bake akordioa aldatu

1998an Ostiral Santuko Hitzarmena sinatu zenean, testuak lerro gutxi batzuk eskaini zizkion armen gaiari. IRA su-etenean zegoen 1997tik, baina 2005eko uztailean aldarrikatu zuen borroka armatuaren amaiera. Tartean bere armen desegitea bideratu zen[1].

Armen batzordea aldatu

1997an eratu zen, eta John de Chastelain kanadar jeneralaren agindupean abiatu zen. Tauno Nieminen finlandiar militarra eta Donald C. Johnson –enbaxadorea– eta Andrew D. Sens estatubatuarrak izan ziren batzordeko beste bi kideak. IRAren apurkako desarmatzea eta jasotako armak desegiten zirela egiaztatzea izan zen haien zeregina.[1]

Prozedura aldatu

Batzordea sekretuan aritu zen eta ez zen egin publiko ez armen zerrendarik ezta desegitearen argazkirik. 2005eko irailean Harold Goodek eta Alec Reidek –hurrenez hurren apaiz protestante eta katolikoa– IRAren jarduera etena egiaztatu zuten[1].

Desarmea aldatu

Lau ekitalditan egin zen –2001ean, 2002an 2003an eta 2005ean– eta Harol Good eta Alec Reid armen desegitearen lekuko izan ziren. Batzordeko agintariek armen suntsiketa –galdatu egin ziren– bideratu zuten. Batzordeak armen zerrenda zehatza eman behar zion AEBko Estatu Departamenduari, baina azkenean 2011n Batzordeak jakinarazi zuen desarmearen agiri guztiak Boston Collegeri emango zitzaizkiola eta sekretupean mantenduko zirela ondorengo 30 urteetan[1].

Arma kopurua aldatu

Datuak sekretupean badira ere, esaten da IRAk ehunka errifle automatiko entregatu zituela, lur-aire misil jaurtitzaile bat eta hiru tona lehergailu. Gobernu britainiarrak bere adostasuna erakutsi zuen, bere informazioaren arabera hori zelako IRAren armategia[1].

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e Xabier Letona, «Nola egin zen IRAren desarmea?», Argia, 2014-02-21, CC-BY-SA lizentzia

Kanpo estekak aldatu