Inter-Active Terminology for Europe

Inter-Active Terminology for Europe (IATE) edo Europarako Terminologia Inter-Aktiboa Europar Batasuneko departamendu arteko terminologia datu-basea da. 1999an sortu zen Europar Batasunaren alorreko terminologiarentzako sareko erabiltzaile-interfazea sortzeko asmoz, era horretan informazioa bilatzea errazteko eta terminologiaren estandarizazioan laguntzeko.

IATEk Europar Batasuneko itzulpen zerbitzuetako terminologia biltzen du eta 1,4 milioi sarrera inguru ditu hainbat hizkuntzatan. Ondorengo datu-baseak inportatu ziren IATEra:

Europar Batasuneko ondorengo erakundeak dira proiektuko kideak: Europako Batzordea, Europako Parlamentua, Europar Batasuneko Kontseilua, Europako Justizia Auzitegia, Europako Kontu Auzitegia, Europako Ekonomia eta Gizarte Komitea, Europako Eskualdeen Batzordea, Europako Banku Zentrala, Europako Inbertsio Zentroa eta Europar Batasuneko Organoen Itzulpen Zentroa.

IATEren webgunea Europar Batasuneko Organoen Itzulpen Zentroak Luxenburgon duen egoitzan administratzen da.

IATEren glosario osoa deskarga daiteke .zip formatuan.

Kanpo estekak aldatu