Insurgence Records Kanadako Toronton sortutako diskoetxe antifaxista eta militantea da. Ideologikoki anarkistak, komunistak eta, orokorrean, antifaxistak diren hardcore, Oi!, ska eta punk taldeak zabaldu nahi dituzte. Zigilua antifaxistak diren skinheads taldeekin lotu izan dute: RASH eta SHARP. Diskoetxearen bildumetan antifaxisten hiru gezien ikurra agertu ohi da.

Insurgence Records
Generoa(k) Punk rock
Jatorrizko herrialdea  Kanada
Kokapena Toronto
Webgune ofiziala www.insurgence.net

"Class Pride World Wide" aldatu

Urtero "Class Pride World Wide" (Mundu Osoko Klase-harrotasuna) bilduma zabaltzen dute. Lan horretan, besteak beste, honako talde hauek hartu dute parte: Street Troopers (Kanada), Brigada Flores Magon (Frantzia), Opció k-95 (Katalunia), Fighting Chance (AEB), Garotos Podres (Brasil), Angelic Upstars (Ingalaterra), Curasbun Oi! (Txile).

Project Boneyard aldatu

Proiektu hau faxisten beste bati erantzuteko moduan sortu zen. 2004an Panzerfaust Records, Project Schoolyard proposamena sortu zuen; horren arabera Ameriketako Estatu Batuetako eskoletan talde arrazisten eta neonazien diskoak dohainik banatzen ziren. Honen aurrean Project Boneyard sortu zen, webgune bat nondik kantak eta karpetak dohainik jaitsi daitezkeen, libre banatzeko.

Kanpo estekak aldatu

Webgune ofiziala.