Inocybe proximella Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarritasuna ezezaguna da, baina ez kontsumitzea gomendatzen da, Inozibe gehienak toxikoak direlako.

Inocybe proximella
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaInocybaceae
GeneroaInocybe
Espeziea Inocybe proximella
P.Karst., 1883

Deskribapena

aldatu

Kapela: 1,5 eta 3,5 cm bitarteko diametrokoa, hasieran koniko-kanpai itxurakoa, gero zabaldu egiten da titi batekin, marroi-gaztaina-okre kolorekoa, okre-horixka, ilunagoa erdian. Azala gaztetan glabroa, laster ezkata txikietan apurtzen da.

Orriak: Itsatsiak, estu; hasieran zurixkak, gero okre antzekoak eta amaieran kanela kolorekoak.

Hanka: 3 eta 6 cm bitarteko garaierakoa eta 0,5 cm-ko lodierakoa, zuzena edo flexuosoa, ia berdina luzera osoan, pixka bat loditua oinarrian, hasieran betea, gero fistulosoa, luzetara zuntzexka ilunagoez ildaskatua.

Haragia: Ez oso lodia, zuria kapelan, arrosakara oinean. Usain ahula.[2]

Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen "is inós" hitzetatik eta burua esan nahi duen "cybe" hitzetik dator; hau da, zuntzezko kapela.

Jangarritasuna

aldatu

Ezezaguna. Ez kontsumitzea gomendatzen da, Inocybe gehienak toxikoak direlako.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean, leku belartsu eta hezeetan

Banaketa eremua

aldatu

Ipar Amerika, Europa, Errusia, Japonia.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 432 or. ISBN 84-404-0530-8..

Kanpo estekak

aldatu