Inocybe griseovelata Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Inocybe griseovelata
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaInocybaceae
GeneroaInocybe
Espeziea Inocybe griseovelata
Kühner, 1955

Deskribapena aldatu

Kapela: 4 cm inguruko diametrokoa, hasieran subkonikoa eta gero laua, eta ondoren, apur bat bereizitako titiarekin, ertz inbolutua, apendikulatua, oinarekin lotzen duen gortina iheskor batekin, zuzena, glabroa. Kapelaren azala fibriloso-tomentuduna hasieran, gero trinkoa edo pixka bat subrimosa, erradioaren erditik ertzera marroi-okre kolorekoa, ale gazteetan errezel grisaxka sotil batek guztiz estalia, eta horren aztarnak ikus daitezke erdi garatua dauden aleetan, errezel hori ez da agertzen eurite-garaian garatutako aleetan.

Orriak: Normalean estuak, sabeldunak, oinari atxikiak edo labur itsatsiak, zurbilak edo beix argiak, ertz izurtua, koska txiki batzuekin eta argiagoa.

Hanka: 50 mm inguruko garaierakoa eta 6 mm inguruko diametrokoa, luzanga, sendoa, erraboildun samarra, goialdean pruinaduna eta fibrilosoa, krema-okre kolorekoa, okre argi-gorrixka kolorekoa.

Haragia: Ez oso lodia, zurixka, usain fungikoa edo zertxobait espermatikoa, zaporea ez du oso nabarmena.[2]

Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen, "is inós" hitzetik eta burua, esan nahi duen "cybe" hitzetik dator, hau da, zuntzezko kapela.

Jangarritasuna aldatu

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean. Hostozabalen eta koniferoen basoetan. Ez da oso ohikoa.[4]

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Iran.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 238 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  4. (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catálogo micológico. Banco de setas.
  5. Inocybe griseovelata: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu