Inle aintzira (birmanieraz: အင်းလေးကန်, ahoskatua: [ʔɪɴlé kàɴ]) ur gezako aintzira bat da, Myanmarren dagoena,  Shan Estatuko Taunggyl barrutiko Nyaungswe udalerrian. Myanmarko bigarren lakurik handiena da (116 km2 ko azalera) eta garaienetakoa da (880 m). Sasoi lehorrean batez besteko sakonera 2,1 metrokoa da eta puntu sakonena 3,7 metrotara dago. Aldiz, sasoi euritsuan, 1,5 metroko igoera izan ohi du.

Inle aintzira
Gizateriaren Ondare
Datu orokorrak
Garaiera884 m
Motapolymictic lake (en) Itzuli
Luzera22 km
Zabalera10 km
Azalera120 km²
Sakonera3,6 m
Geografia
Map
Koordenatuak20°33′N 96°55′E / 20.55°N 96.92°E / 20.55; 96.92
Estatu burujabe Myanmar
Myanmarko estatuShan estatua
Myanmarko barrutiTaunggyi barrutia
Township of MyanmarNyaungshwe Township

Aintzira handia ez izan arren, baditu endemikoak diren hainbat espezie. Mundu osoko hogei suge espezietatik gora eta bederatzi arrain espeziek hemen aurkitzen dira soilik. Horietatik aipagarria da Sawbwa resplendens arraina.

2015eko ekainean, Munduko Biosfera Erreserben Sarean sartu zuten, Myanmarko lehenengoa.[1].

Jendea eta kultura aldatu

 
Hankarekin arraunean

Intha herria da Inle lakuaren inguruan bizi den etnia nagusia. Gehienbat uraren gainean bizi dira Intharrak eta uste denez, XVIII. mendearen aldera hegoaldetik irisi ziren bertara, birmaniarren eta siamdarren arteko gerrate amaitezinetatik ihesi. [2]

Beren etxeak uraren gainean eraikitzen dituzte. Beheko solairua ontiraleku bezala erabiltzen dute eta lehenengo etxebizitza, lantegia edo denda bezala. Bizibide nagusia, aintziran egiten duten arrantza da, nahiz eta azken urteetan turismoak garrantzi handia hartu duen ere. Arrantzarako, kono forma duten sare egitura handi batzuk erabiltzen dituzte. Zerbaiten bitxia bada herri hau arraunean egiteko moduan da. Txanelaren poparen ertz batean jartzen dira oin hanka bakar baten gainean eta beste hanka arraunari eragiteko erabiltzen dute. Hala, eskuak libre izaten dituzte arraunean ari direla edozein eskulan egiteko.

Baratza flotanteak aldatu

Bi metroko zabalera eta ehun metroko luzera izan dezakete Inle aintzirako baratzek. Banbuzko pertiga luzeen bitartez fijatzen dira aintzirako hondora. Baratzak hilaratan antolatzen dira kanal estuak tartean sortuaz. Barazki eta lore ezberdinak landatzen dituzte, besteak beste, hiazintoak, orkideak, banbuak...Baratza flotanteak uraren mugimenduarekin kulunkatzen dira.[2]

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Inle Lake joins UN list of biosphere sites. .
  2. a b Casquet, María Eugenia. (2006). «Vivir sobre las aguas» Altaïr (Bartzelona) (43, bigarren garaikoa): 76..

Kanpo estekak aldatu