Inkisizioaren fede autoa (Goya)

Inkisizioaren fede autoa (baita ere Inkisizioaren Auzitegia), (gaztelaniaz Auto de fe de la Inquisición) Francisco de Goya margolari espainiarrak 1812 eta 1819 artean egin zuen margolan ospetsua da. Lana tamainu txikikoa da eta bertan eliz baten barruan egin zen fede autoa erakusten da. Obra Manuel García de la Pradarena izan zen eta egun Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademian erakusten da.

Inkisizioaren fede autoa
Auto de fe de la Inquisición'
Jatorria
Sortzailea(k)Francisco Goya
Sorrera-urtea1812
IzenburuaAuto de fe de la Inquisición eta Tribunal der Inquisition
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta panel (en) Itzuli
Dimentsioak46 (altuera) × 73 (zabalera) cm
Genero artistikoamargolaritza historikoa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
BildumaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia

Gaia aldatu

Inkisizioa, Inkisizioaren Ofizio Santuaren Auzitegia Espainian (Tribunal del Santo Oficio de la Inquisición), errege-erregina katolikoek 1478an sortu zuten instituzio bat zen, haien erresumetan ortodoxia katolikoa mantentzeko. Margolan honetan fede auto bat ikus daiteke, hau da, preso batzuei egin zitzaien prozesu publikoa. Akusatuak txano puntadunak daramate eta fraile eta apaizez inguratuak daude. Preso bat estrado gainean dago, une horretan haren prozesua jarraituz. Besteak, hiru gehiago, behan daude haien txanda itxaroten. Margolanaren erdian idazkari bat ikus daiteke, gertatzen ari den guztia idazten ari dena.

Margolanaren azterketa aldatu

Margolan hau garaiko Espainiaren ohitura basatiak biltzen dituen multzo batekoa da. Multzo horretan kokatzen diren beste margolanak hauek dira: Zezenketa, Eroetxea, Diziplinanteen prozesioa. Bilduman asmo kritiko nabaria da. Goyak Ilustrazioak kritikatzen zituen ohiturak azaltzen ditu nahiz eta garaiak oso onak ez izan zeren eta Fernando VII.a Borboikoak, errege absolutista berriro ere inposatu nahi baitzituen.

Margolanaren ezaugarriak krudeltasuna eta iluntasuna dira. Agertzen diren akusatuak sutean hiltzera kondenatuak izan daitezke; horregatik jantzita daramaten arropetan sugar sinbolikoak ikusten dira. Akusatuen aurpegiek sufrimendu hori adierazten dute.

Goyak lanean bi zonalde bereizi egin ditu. Lehen planoan ikusten diren pertsonaiak nahiko definituak agertzen dira, haien ezaugarriak zehaztasunez adieraziak. Atzean daudenak, aldiz, multzo anonimoa da eta horrek ikusten dugun errepresentazioa klaustrofobikoa bihurtzen du.

Argia goitik dator, beirategi batetik, margolanaren erdian, eta akusatuak eta idazkaria argitzen ditu batez ere.

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu