Inhibitzaile (kimika)

Inhibitzaile esaten zaio kontzentrazio baxuan, erreakzio kimiko edo biokimiko bat moteltzen edo galarazten duen substantziari. Inhibitzaileek katalizatzaileen kontrako funtzioa dute[1].

Inhibitzaile-motak aldatu

Polimerizazio-inhibitzaileak aldatu

Polimerazazio-inhibitzaileak monomeroak berez polimerizatzea ebitatzeko haiei nahasten zaizkien substantziak dira. Estirenoak eta binilo-konposatuek autopolimerizazioa paira dezakete eta, ondorioz, segurtasuna bermatzeko eta monomero puruak irauteko inhibitzaileak eransten zaizkie.

Orohar polimerizazioari ekin aurretik ingurunetik erraz ken daitezkeen inhibitzaileak usatzen dira. Hidroxi taldea duten konposatuak egokiak dira garbiketa alkalino baten bidez erraz ikuz daitezkeelako, adibidez: 4-tert-butilkatekola, hidrokinona edo 4-metoxifenola.

 
Inhibizio konpetitiboa: substratua (S) eta inhibitzailea (I) lehian daude entzimaren gune aktiboari atxikitzeko.

Entzima-inhibitzailea aldatu

Entzima-inhibitzailea da entzimarekin lotzen den molekula bat eta bere jarduera blokeatzen duena. Entzimek bizi ahal izateko beharrezkoak diren erreakzioak azkartzen dituzte, substratua beren toki aktibora lotuaz. Entzima-inhibitzaileak prozesua eten egiten dute bera lotzen zaiolako toki aktiboari edo entzimaren beste atal bati. Lehen kasuan, inhibizio konpetitiboa[2] izango genuke eta, bigarrean, inhibizio ez-konpetitiboa[3].

Entzima-inhibitzaileak itzulgarriak edo itzulezinak izan daitezke. Itzulezinetan entzima eta inhibitzailearen artean lotura kimiko sendoa eratzen da. Itzulgarrietan lotura izaera ez-kobalentea izaten du erraz apurtzen da.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu