Ireki menu nagusia

Ingurumen ingeniaritza

Instalazioek eta beste jarduera batzuek isurtzen dituzten kutsatzaileek ingurumenean sor litzaketen kalteak aurreikusi, kontrolatu zein gutxitzeko ingeniaritza
Ingurumen-ingeniaritza» orritik birbideratua)
Zabortegi bat Jaénen (Espainia).

Ingurumen ingeniaritza ingeniaritzaren adar bat da, tresnak eta baliabideak eskaintzen dituena industria, ekonomia eta gizarte arloan egiten diren jardueren inpaktu ekologikoa baloratzeko, eta ingurumen arazo bat identifikatzen, aztertzen, diagnostikatzen eta deskribatzen laguntzen du, baita arazo hori konpontzen edo saihesten ere.[1]

Ingurumen ingeniaritzan esparru askotako gaiak (kimika, biologia, ekologia, geologia, hidraulika, mikrobiologia, matematika eta abar) lantzen dira elkarrekin ingurumenaren kalitatea eta izaki bizidunen osasuna hobetzeko eta babesteko balioko duten konponbideak sortzeko. Ingeniaritza zibilaren eta ingeniaritza kimikoaren adar bat da.

Ingurumen ingeniariek konponbideak asmatzen dituzte hondakinen kudeaketarako, uraren kutsadurarako eta airearen kutsadurarako eta osasun publikorako. Ura arazteko eta ur hondakinak tratatzeko sistemak diseinatzen dituzte eta hirietan zein landa lurretan osasun baldintzak hobetzeko lanak egiten dituzte. Ingurumenari lotutako legeak eta ebaluazioak ere idazten dituzte, esaterako eraikuntza proiektuetan.

Aurrerapen teknologikoek ingurumenean duten eragina ikertzen dute, bai eskualde mailan bai mundu mailan, eta aurrerapen horiek sortutako arazoak analizatzen dituzte, adibidez euri azidoa, berotze globala, ozono geruzaren murriketa, uraren eta airearen kutsadura.

ErreferentziakAldatu

  1. (PDF) Bilboko Ingeniaritza Eskolako graduak . Noiz kontsultatua: 2019-05-16.


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.