Ingibjörg H. Bjarnason

Islandiar sufragista, politikaria, gimnasta

Ingelesez H. Bjarnason (Þingeyri, Islandia, 1867ko abenduaren 14a - 1941eko urriaren 30a) islandiar irakaslea, gimnasta, emakume politikaria, artista pintorea eta sufragista zen.

Ingibjörg H. Bjarnason

Alþingiko kidea

1922 -
Bizitza
JaiotzaThingeyri (en) Itzuli1867ko abenduaren 14a
Herrialdea Islandia
HeriotzaReykjavik1941eko urriaren 30a (73 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakislandiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, maisu/maistra, sufragista, gimnasta artistikoa eta sufragettea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaConservative Party (en) Itzuli

1922an, Islandiako parlamentu nazionaleko (Althing) kide bihurtu zen lehen emakumea izan zen.

Biografia

aldatu

Ingibjörg H. Bjarnason 1867ko abenduaren 14an jaio zen, Islandiako Þingeyri, herrixkan. 1882an graduatu zen Reykjavikeko emakumeentzako eskolan. Ondoren, Danimarkara joan zen ikastera, eta gimnastikan graduatu zen Islandiako lehen neska bihurtu zen. Hala, Islandiara itzuli zenean, diziplina hori irakatsi zuen Reykjavikeko eskoletan, 1893tik 1901era. 1903an, gimnastikako irakasle bihurtu zen emakumeentzako eskolan, hiru urte geroago eskolako zuzendari izendatu zuten arte (lanpostu horretan egon zen hil zen arte).[1]

Margolari gisa, 1929ko Salon des indépendants-en (fr) paisaia bat eta natura hil bat erakutsi zituen.

Konpromiso politikoa

aldatu

1894tik aurrera, Bjarnason Islandiako mugimendu sufragistan sartu zen. Bestalde, 1915ean aukeratu zuten Althingera hitzaldi bat ematera joateko, Islandiako emakumeei sufragioa eman zietela ospatzeko. 1922an, diputatu hautatu zuten, eta, hala, parlamentu nazionaleko lehen emakume bihurtu zen. Bjarnasonek bere mandatuak baliatu zituen emakumeen eta haurren kausa defendatzeko. Ez zuen inoiz ez seme-alabarik ez senarrik izan.[1]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu