Ingeles mastin

Ingeles mastina txakur arraza bat da, nahiko handia eta artzain txakur motakoa. XVIII. mendean honela deskribatu zuten: "katu bat eta lehoi bat alderatzea, txakur normal bat eta mastina alderatzea bezelakoa da."

Ingeles mastin
Txakur arraza
Mastif angielski pregowany 768.jpg
Espeziea Canis lupus familiaris
Jatorria  Ingalaterra

JatorriaAldatu

Txakur arraza honen jatorria Britainian dago, eta erromatar inperioaren garaietatik dago bertan. Mastinaren arbasoak irlara feniziar merkatariek eraman zituztela uste da, K.A. VI. mendean.

Arraza indartsu eta tinkoa izaki, mastina lan zail eta gogorretarako erabilia izan da. Kirol odoltsuetan, zezenen aurka, hartz eta beste hainbat txakurren aurka egiten zuen borroka. Baina beste erabilpen batzuk ere ematen zitzaizkion: ardiak zaintzeko, bizkarzain lanetan eta lagun gisa ere erabiltzen ziren.

Nahiko argi dago Mastin eme bat Ameriketara iritsi zela 1620an, Mayflower ontzian, baina ez zen bertako arrazen ikerketetan ez zuten dokumentatu XIX. menderarte. Bigarren mundu gerraren garaian ez ziren oso ohikoak Mastinak Ingalaterran. Baina AEB eta Kanadatik mastin berriak eraman zituzten Britainiara, eta gaur egun nahiko arraza famatua da.

ItxuraAldatu

Txakur arraza hau nahiko handi eta boteretsua da, buru handi eta zabalarekin. Gehienetan buruak karratu baten itxura hartzen du.

Tamainaz handia eta gorputz indartsuduna izan behar da, edozein puntutatik begiratuta. Gorputzak zabala eta handia izan behar du eta bere hankak banandurik egon behar dira, batez ere aurrekoak. Inoiz ez da altura eta pisu finkorik ezarri arraza honentzat baina altuera gutxi gorabehera 70 eta 80 cm bitartekoa izan ohi da eta pisuari dagokionez 80 kg eta 100 kg artekoa izaten da emeetan, eta arretan berriz 100 kg-tik gorakoak. Noizbait 120 kg ko Mastinak ere aurkitu dira.

Ilea motza eta larruazalari ondo itsatsia du, eta kolore desberdinak izan ditzake, baina bere muturra, belarriak eta begi inguruak beltzak izaten dira.

OsasunaAldatu

Txakur mota hau nahiko handia da eta komenigarri zaio elikadura egokia izatea eta kirola erregularki egitea. Normalean 10-12 urte bitarteko bizialdia dute.

Txakur hauen arazorik larriena pisu gehiegi izatea izan ohi da.

Kanpo estekakAldatu