Ireki menu nagusia

Dictionnaire Infernal edo Infernuko Hiztegia Jacques Collin de Plancy (1793 edo 1794 - 1781) frantses idazleak idatzitako liburu bat da. Liburuaren jatorrizko izenburua (frantsesez) askoz luzeagoa da: Dictionnaire infernal ou Bibliothèque Universelle sur les êtres, les personnages, les livres, les faits et les choses, qui tiennent aux apparitions, à la magie, au commerce de l'enfer, aux divinations, aux sciences secrètes, aux grimoires, aux prodiges, aux erreurs et aux préjugés, aux traditions et aux contes populaires, aux superstitions diverses, et généralement à toutes les croyances merveilleuses, surprenantes, mystérieuses et surnaturelles. Lehenengo aldiz 1818an plazaratu zen, bi liburukitan. 1818 eta 1863 artean zuzenketa eta berrargitalpen asko izan zituen: zehazki, sei. Liburuan bilduta dago garai hartan deabruez ezagutzen zen guztia.

Infernuko Hiztegia
Dictionnaireinfernal.jpg
Jatorria
Egilea Jacques Collin de Plancy Itzuli
Argitaratze-data 1818
Jatorrizko izenburua Dictionnaire Infernal
Jatorrizko herrialdea Frantzia
Ilustratzailea Louis Le Breton Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoa Okultismoa eta hiztegi-entziklopedia
Hizkuntza frantsesa
Egile-eskubideak jabetza publiko eta jabetza publiko
Argumentu nagusia demonologia eta literatura demonologikoa

Edizio irudidunaAldatu

1863ko edizioak Louis Le Breton marrazkilariak egindako deabruen marrazkiak jaso zituen. Marrazki bakoitzarekin deabruaren ezaugariren azalpen txiki jaso zuen.

Deabruen zerrendaAldatu

Kanpo estekakAldatu