Industria sortzailea edo ekonomia sortzailea, ideia eta ezagutzak sortzea bultzatzen duten ekonomiaren sektoreak dira. Kontzeptu honek industria kulturala (artea, entretenimendua, diseinua, arkitektura, publizitatea, gastronomia) barne hartzen du gehienbat eta bestalde ezagutzaren ekonomia (hezkuntza, ikerketa eta garapena, teknologia garaia, informatika, telekomunikazioa, robotika, nanoteknologia, industria aeroespaziala).

Jatorria

aldatu

2001ean, John Howkinsek Munduko Jabetza Intelektualaren Erakundeari (OEPI) emandako elkarrizketan, esan zuen sormenaren ekonomia bat dela, non ideiak ekarpen nagusiak eta emaitza nagusiak diren. (...) ekonomiaren arlo bat izanik, non jendeak denbora gehiena ideiak sortzen igarotzen dituen. Gizarteak ideiak sortzeko gaitasunaz arduratzen eta hausnartzen den ekonomia bat da, non lan errepikakor eta ohiko bat egiteko bulegora 9etatik 5etara joatera mugatzen ez den, bai landan edota lantegietan urtero egiten joan den bezala. Jendea, dagoen tokian dagoela, bai lagunekin hitz egiten, edota goizeko lauetan esnatzean, benetan funtzionatuko duen ideia bat eduki dezaketela pentsatzen duten ekonomia bat da, eta ez bakarrik plazer esoterikoa edukitzeko, baizik eta bere ibilbidearen motorra, baldintza eta identitate gisa.

Horregatik guztiagatik, ekonomia sortzailearen aita kontsideratzen da Hawkins, eta ekonomia sortzailetzat produktu sortzaileak sorrarazten dituzten eragiketak direla esan daiteke. Eragiketa bakoitzak bi balio gehigarri aportatu ditzake: jabetza intelektual ukiezinen balioa eta eta plataforma fikoaren balioa. Sektore batzuetan, programa informatiko digitaletan adibidez, jabetza intelektualaren balioa handiagoa da. Aitzitik, artean adibidez objektu fisikoaren balio unitarioa handiagoa da.

Deskribapena

aldatu

Ekonomia sortzailea ideia berrietan oinarritzen den garapen ekonomikoko tresna bat da. Hauek garapena eta hazkunde ekonomikoa sustatzen dute, gehienbat enpleguen sorkuntza, esportazioak, barneratze soziala eta aniztasun kulturala besteak beste.

Urte asko harrezkeroztik, ideia berritzaileetatik ondasun ekonomikoak sortu dira. Baina ekonomia sortzailearen terminoa nahiko berria da, izan ere, 2001. urtean izan zen aurkeztua John Howkins idazlearengatik The Creative Economy: How People Make Money from Ideas liburuan.

Bestalde, esan dezakegu ekonomia sortzaileak industrial sortzaile terminoan du jatorria, non honekin batera, Australiako 1994ko Creative nation proiektuan iradokitzen den. Beste elementu batzuen artean, honek lan sortzailearen garrantzia, herrialdearen ekonomiaren ekarpena eta teknologiaren papera politika kulturalaren aliatu gisa, sektore teknologikoen ondorengo sorkuntza industrien eginkizuna sartzea ahalbidetuz.[1]

Ekonomia sortzaileak bereizten duten ezaugarriak hauek dira:

  • Produktuak beren ezaugarri apartekoengatik bereizten dira, eta ez bakarrik beren funtzionaltasun eta prezioagatik.
  • Ziurgabetasun handia du zein produktuk funtzionatuko duen eta bezeroek zein produktu nahi duten.
  • Jakinduriaren eta gizartearen aurrerapen azkarrak denboraren alderdia erabakigarri bihurtzen du.
  • Langile sortzaileek beren esfortzuen kausa eta esanahia indarrez balioesten dute, kreditu ekonomiko eta soziala baina haratago.
  • Ekonomia sortzaileak lanaren inguruko diziplina anitzeko ikuspuntua eskatzen du.
  • Ekonomia sortzaileak langileak edukitzeko, beharrezkoa da hezkuntza sistema eraginkor eta anizkoiztasun kultural baten testuinguru bat izatea.

Ezaugarriak

aldatu

Ekonomia sortzailearen ezaugarri nagusienetariko bat garapen kulturalaren euskarria da, izan ere, kultura eta ekonomiaren artean fusio bat sortzen du, biak eskaini ditzaketen balio eta printzipioak ustiatuz.

Ekonomia sortzaileak aukera anitzeko eremua irekitzen du, sektore teknologikoaren eta ekonomia sortzailearen helbururen bat egitetik sorkuntzatik, baliabideen lorpenetara, kontsumitzailearen aldeko ideia eta proposamenen bidez.

Ekonomia sortzaile gisa ikus - entzunezko eremuak, ikus-entzunezko artea, diseinu sektoreak, hala nola edizio eta ikuskizun taldeak ere. Hau esanda, ekonomia sortzaile gisa diziplina anitz eta eraketa prozesu baten balioestea eta eratutako pieza bakoitzaren xarma deskribatzea lortu dezakegu.

Helburu gisa lan esparru eta eremuen paradigma hausten du, proposamen berri eta hobekuntza berrien bilaketa jarraituan egoteko helburuarekin, pieza bakoitza bakarra izaten saiatuz.

Ekonomia sektoreen sailkapena

aldatu

UNESCOrentzat 6 sektore ezberdin existitzen dira non ekonomia sortzailea garatzen den. Hauek hiru talde nagusitan sailkatzen dira:

  • Oinordetza kulturala:
    • Ondasun natural eta kulturala: museo, paisai kultural, toki arkeologiko eta historiko eta gastronomiatik eratorritako produktuak
    • Sormena eta bitartekoak
  • Ikuskaritzako artea eta artisautza:
    • Marrazketa, zizelkaritza, artisautza eta argazkigintza.
    • Liburuak eta prentsa:liburuak, aldizkariak, beste paper inprimatuak, liburu azokak eta liburutegiak.
    • Ikus-entzunezko eta sormenezko bitartekariak: filmak eta bideoak, irratia eta telebista, podcasting, mainstreaming, bideo-jokoak eta animazioak.
    • Aurkezpen artistikoak eta ospakizunak: arte eszenikoak, musika, jaialdiak eta jaiegun eta azokak.
  • Sorrera funtzionalak:
    • Moda, diseinu grafikoa,barneko diseinua, paisajismoa, arkitektura zerbitzuak eta publizitatea.

Garapena mundu mailan

aldatu

Sormena definitua dagoen modu bat sortuta dagoen ideia bat sortzen duen prozesua litzateke, balioa duten kontzeptuetan eraldatzen dena, hau da, existitzen diren ideien erabilera ideia berriak sortzeko.

Gaur egun sormeneko ekonomiarekin erlazionaturiko ideiei ematen zaien balioak ikuspegi zabalago izatea ahalbidetzen du mundu mailako hedapen eta hazkunde globalaren inguruan. Eskutik dator ere sormenezko ondasun eta zerbitzuen merkatua, azken hamarkadan betetze ezin hobea izan dutelarik mundu mailan. UNCTADen esanetan, 2002 eta 2011 urte bitartean,munduko sormenezko ondasun eta zerbitzuen esportazioak % 134 hazi zen.

Interneti esker sormenezko zerbitzuen merkatua, sormenezko ondasunena baino % 70 azkarrago igotzen da.[2]

Sormenezko ekonomia Amerikan

aldatu

Sormenezko ekonomiak Amerikan paper oso garrantzitsua jokatzen du. Latino Amerikan soilik sektore honek gutxienez 177,000 milioi dolar osatzen ditu urtean, eta Amerikako kontinente osoan zifra hau 1,932,000 milioi eurotara iristen da, 23.3 milioi lanbide sortuz. Zenbaki hauei gehien laguntzen dien herrialdea Estatu Batuak da, non 2013. urtean industria hauek 1,664,000 milioi dolar sorrarazi zituztela estimatzen da ( BPG aren % 11,2ren baliokide). Garapenaren banku Interamerikarraren eskutik egindako berri bati erreparatuz, Kanadan 93.000 milioi dolar estimatzen dira.

Estatu Batuen kasuan Walt Disney, Viacom eta Time Warner bezalako konpainiei esleitu daiteke, non munduko ikus-entzunezko produkzio gehien duten konpainiak direlarik.

Latinoamerikako herrialde askok beren BPGari laguntzeko ekonomia sortzailearen barruan dauden elementu desberdinak hartzen dituzte. Adibide moduan:

  • Mexiko:Mexikon sormenezko industriak bostgarren oinarrizko industriak dira, dekorazio eta modak jarraiturik seigarren eta zazpigarren postuan, nekazaritza, aeronautika, automotriz eta elikadurak gainditua. Sektore honen sarrerak telekomunikazio, bitxigintza, zinea, turismo eta kultura industrietara ere zuzentzen dira. BPG ari ekarpenak % 4,8 dira.
  • Argentina: Argentinak ekonomia sortzaile gisa bere kulturaren erakargarritasuna erabiltzen du ekoizpen bide gisa. 2010 eko hirugarren kultura kongresu nazionaletik aurrera, hainbat ekintza hartu dira herrialdeko sektore kulturala bultzatzeko helburuarekin.. Sektore honetan gehien laguntzen duten insutriak zinema (2008. urtean zehar Argentinan eginadako 46 filmekin) diseinua eta ehungintza dira. BPG ari ekarpenak % 3,2 dira.
  • Brasil: 2004 tik herrialde honek bere ondare kulturala aprobetxatu nahi izan du , baina esfortzu hauek ez ziren gauzatuak izan 2o08. urterarte, non Kulturaren ekonomiarentzako Koordinazio orokorra sortu zen, baliabide hauen probetxurako programa eta politikak sortzeaz arduratu zena. Hala eta guztiz ere, Brasilek ekonomia sortzailearekin zerikusia zuten ekoizpen baliabideak zituen. Adibiderik ezagunena Rio de Janeriko jaialdia famatua izango litzateke, baliabide sortzaile handiena, non 2012. urtean 850.000 pertsona inguru joan ziren , 628 milioi dolarreko irabaziak utziz. BPG ari ekarpenak %1,8 dira.[3]

Adibideak

aldatu

Walt Disney, Viacom, Time Warner, Sony, Vivendi Universal, NBC Universal, DirecTV, Bertelsmann eta Liberty Media dira ikus entzunezko salmenten ondorioz irabazi gehienak sortzen dituzten konpainiak.

Liburu eta prentsa sektorean Pearson Education dago adibide bezala, munduko editorial handiena delarik. 2015. urtean bere sarrerak 6, 625 milioi dolarrekoak izan ziren.

Turismoa ikuskaritza visual eta artisautzaren sektorerako jarduera oso garrantzitsua da. Italian artisautza jarduera oso garrantzitsua da bere ekonomiarentzako, enpresen % 24a artisauak direlarik. Hau da, herrialdearen BPG aren %17a.

Kolonbiak urtero gutxi gorabehera 650,000 turista jasotzen ditu, hauek 800 milioi dolarreko irabaziak sortzen dituztelarik. 2000 denda artisautza dendak dira.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «El motor de la creatividad en la economía creativa:  entrevista a John Howkins» www.wipo.int (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).
  2. (Gaztelaniaz) «unctad.org | Según cifras de la UNCTAD, el comercio de productos creativos alcanzó un nuevo máximo en 2011» unctad.org (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).
  3. (Gaztelaniaz) «La economía naranja: riqueza cultural del país - Mexican Times» Mexican Times 2015-10-24 (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).

Kanpo estekak

aldatu