Industria kolonia

Industria kolonia edo langile kolonia, hiri edo herrigunetik aldenduta lantegi bati loturik dagoen instalazio edo bizileku eraikin multzoa da. Hauetan langileak bizi arren, jabetza partzialki edo osoki enpresarena da.

Ihurre, Gipuzkoako Goierri eskualdeko Olaberri udalerriko Aristrain lantegiaren industria edo langile kolonia.

Beren helburua lantegi horretako langileen bizilekua izateaz gain lantegitik hurbil mantentzean datza. Normalki, langileek egunerokotasunean dauzkaten beharrak asebetetzeko instalakuntzak dauzka, adibidez, ekonomatoa, parkeak, kulturguneak, aisiguneak, tabernak eta abar.

Euskal Herrian XIX. mendearen amaieratik industriagune nagusietan eraiki izan dira, bereziki Bizkaia eta Gipuzkoan.