Indre By (euskaraz: «barneko hiria») Kopenhageko alde zaharra da. 4'65 km²-ko azalera dauka eta 26.223 pertsona bizi dira bertan.

Indre By
city quarter of Copenhagen (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Danimarka
Estatu Danimarka
EskualdeaHovedstaden
UdalerriaCopenhagen Municipality
Geografia
Koordenatuak55°41′N 12°35′E / 55.68°N 12.58°E / 55.68; 12.5855°41′N 12°35′E / 55.68°N 12.58°E / 55.68; 12.58
Azalera4.65 km²
Demografia

GeografiaAldatu

Kanal nagusiak bitan banatzen du Indre By, mendebaldean alde zaharra bera eta ekialdean uharte artifizialen gainean eraikitako Christianshavn auzoa daude. 2007tik aurrera biek barruti bera osatzen duten arren, Christianshavnek bere kontseilu propioa mantentzen du.

HistoriaAldatu

Barrutiaren mugek Kristian IV.aren garaian (1588-1648) Kopenhagek zeukan zabalera erakusten dute. Hiri gotortua zen eta putzuek inguratzen zituzten harresiak.

Lau ate zeuden hirira sartzeko; Vesterport ("Mendebaldeko atea"), gaur egungo udaletxearen(Rådhus) ondoan, Nørreport ("Iparraldeko atea") Nørreport geltokiaren ondoan, Østerport ("Ekialdeko atea") Kastellet gotorlekuaren inguruan, eta Amagerport ("Amager atea", hegoaldeko atea) Christianshavn eta Amager uhartearen artean. Ate hauek 1856an eraitsi ziren.

Aintzira artifizialak ere eratu ziren hiriaren inguruan babes funtzioarekin. Gaur egun aintziren irauten dute. Aintziren inguruko lurretan etxeak eraikitzea debekaturik zegoen, hiriaren kanpoaldea baitzen, abeltzaintzarako erabiltzen ziren beraz. Gaur egun eremu oso populatuak dira.

1869an Errege Etxeak udalari saldu zizkion babes egitura guztiak eta honek denak bota zituen hiria zabaldu ahal izateko. Harresiak egon ziren tokian parkeen eraztuna eratu zen eta putzuak ere berriztu egin ziren.

Ondasun nabarmenakAldatu

IruditegiaAldatu

Kanpo estekakAldatu