Rådhus (Kopenhage)
Københavns Rådhus Kopenhageko udaletxea da. Rådhuspladsen udaletxearen plazan kokaturik dago, hiriaren erdialdean. Gaur egungo eraikina 1905ean inauguratu zuten.
Kopenhageko udaletxea Københavns Rådhus | |
---|---|
Kopenhageko udaletxearen aurrealdea. ![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Estatu | ![]() |
Eskualdea | Hovedstaden |
Udalerria | Copenhagen Municipality |
Koordenatuak | 55°40′31″N 12°34′13″E / 55.67528°N 12.57028°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1905 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Martin Nyrop (en) ![]() |
Estiloa | Art Nouveaua |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | Rådhuspladsen 1, 1550 København V |
Historia Aldatu
Hiriak izan zuen lehenengo udaletxea 1479an eraiki zen gaur egungo Nytorv inguruan, baina 1728ko Kopenhageko sute handian erre zen. Bigarren bat eraiki zuten eta hau ere 1795ean erre zen. Hirugarren bat ere altxatu zen bertan 1815ean, udaletxeaz gain epaitegia ere izateko asmoz. Eraikinak oraindik zutik dirauen arren jadanik ez da udaletxea, XIX mende bukaeran handiago bat egitea erabaki baitzen, eta gaur egun epaitegi funtzioa betetzen du.
Martin Nyrop arkitektuak diseinatu zuen udaletxe berria. Estilo Nazional Erromantikoak diseinatu zuen, baina Sienako (Italia) udaletxea ere hartu zuen eredu. Lanak 1892an hasi ziren eta inaugurazioa 1905ean egin zen.
Udaletxea Aldatu
Aurrealdea oso dekoratua dago. Absalon apezpiku eta politikari indartsuaren estatua ere badu balkoian. 105'6 metrotako garaiera duen dorrea dauka, Kopenhageko alde zaharreko eraikinik altuena delarik. Jens Olsenen erlojua dago dorrean.
Iruditegia Aldatu
-
Udaletxearen ikuspegia.
-
Jens Olsenen erlojua.
-
Absalon apezpikuaren estatua.
-
Rådhuspladsen plaza.