Salbatzailearen eliza (Kopenhage)

Salbatzailearen eliza (danieraz Vor Frelsers Kirke) Kopenhageko Christianshavn auzoan dagoen eliza barrokoa da, bere kortxo-kentzeko itxurako kanpandorreagatik oso ezaguna.

Salbatzailearen eliza
Vor Frelsers Kirke
Vor Frelsers Kirke
Salbatzailearen elizaren aurrealdea.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Danimarka
Estatu Danimarka
EskualdeaHovedstaden
UdalerriaCopenhagen Municipality
Koordenatuak55°40′22″N 12°35′38″E / 55.6728°N 12.5939°E / 55.6728; 12.5939
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1695
Inaugurazioa1695
Izenaren jatorriaJesus Nazaretekoa
ErlijioaDanimarkako Eliza
ElizbarrutiaDiocese of Copenhagen (en) Itzuli
IzenaJesus Nazaretekoa
Arkitektura
ArkitektoaLambert van Haven (en) Itzuli
Materiala(k)adreilua
EstiloaArkitektura barrokoa
Dimentsioak90 (altuera) m
Atalaktwisted spire (en) Itzuli:
Kontaktua
HelbideaSankt Annæ Gade 29, 1416 København K
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Kristian IV.a erregeak Christianshavn merkatal-herrixka sortzerakoan 1639an eliza bat eraiki zen. Baina berehala handiago bat behar zela eta Lambert van Haven arkitektuak eliza berria diseinatu zuen. Lanak ordea ez ziren 1682 arte hasi eta inaugurazioa 1695ean izan zen. Frederik V.aren erregealdian bultzada berria eman eta Lauritz de Thurah arkitektuak diseinaturiko dorrea ezarri zitzaion 1752an. Kanpoaldetik eskilarak ezarri zizkion eta erregea bera goraino igo zen 1752ko abuztuaren 28an, inaugurazio egunean.

Kondairak dioenez arkitektuak dorre gainetik bere burua bota zuen eskailerak erlojuaren aurkako norantzan egin izanagatik, baina istorio faltsua da.

Arkitektura aldatu

Alemaniar barroko estiloan eraikia dago eta oinarria greziar gurutzea da.

Beltz eta urre koloreko dorrea 90 metrotako garaierara iristen da eta puntan salbatzailearen irudia du bandera eskuan daramana. Christianhavn auzoaren itzelezko ikuspegia dago goikaldean eta jende ugari igotzen da egunero.

1928an kariloia ezarri zitzaion eta 1980an berriztu egin zuten. Brontzezko 48 kanpai ditu, handiena 2.000 kg-tako pisuduna eta txikiena 10 kg-takoa.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu