Bruinen edo Sonorona oestronez, Tolkienen legendarium ospetsuko ibai bat da, Eraztunen Jauna lanean agertzen dena. Eriador eskualdean kokatua dago, eta Mendi Lainotsuetan, mendi hauetatik jaisten diren errekazto ugarietatik jaiotzen da. Bere urak, hegomendebaldera iraultzen ditu, Mitheithel ibaiarekin elkartzeko. Rivendeleko harana eta Elronden etxea inguratzen ditu, eta, bertara mendebaldetik iristeko, harrizko zubi bat zeharkatu behar da. Milia batzuk beherago, Mendebalde-Ekialde bideak, Rivendeleko ibitik zeharkatzen du. Honetara heldu aurretik, zuhaitzez garbitutako lautada bat hedatzen da, milia bateko luzera duena, eta, beste aldetik, muino malkartsu bat igotzen duen bidezidor bat abiatzen da.

Eraztunaren misioan, Frodo Zorrozabalek, Bruinen ibaia, Glorfindel elfoaren zaldian zeharkatu zuen, eta bertan geldiarazi zituen Nazgûlak ibaiaren goraldiak.

Izenaren etimologia

aldatu

Bere izenak, sindarinez, "Ibai zaratatsua" esan nahi du: "brui", zaratatsua, zurrunbilotzua esan nahi duen adjektiboa, BUR erroa eta Nen, NEN erroa, "ura", laku, urmael eta ibai txikiei erreferentzia eginez, hitzez osatua dagoena.

Kanpo estekak

aldatu