Imajinagintza eskultura artearen berezitasuna da, gai erlijiosoen irudikapen plastikoarena, normalean errealista eta debozio, liturgia, prozesio edo katekesi helburua duena. Erlijio katolikoarekin lotzen da bere izaera ikonikoa dela eta, beraz, kultura katolikoko herrialdeetan aurkitzen dugu bereziki.

Michelangelo - Pietà - San Petri basilika - Vatikano Hiria

Teknika

aldatu

Teknikarik ohikoena zur polikromatuan taillaketa da, errealismorik sinesgarriena bilatzen duena, batzuetan benetako soineko eta jantzien bidez, ile faltsuekin, etab. Ez da hain ohikoa buztin egosia, eskaiola eta, are gutxiago, paper-orea. Badira serieko irudiak egiten dituzten tailerrak ere, garrantzi artistiko oso txikikoak.

Historia

aldatu

Erlijio-misterioen irudikapen plastikoa Kristautasunari bere lehen mendeetatik laguntzen dion arren, arte erromaniko eta gotikoarekin, XII. mendetik XV. mendera, hasiko da zurezko eskulturaren edo Imajinagintzaren bilakaera, helburu kateketikoa duena. Errenazimentura arte, garrantzi handia dute flandestar eta frantziar maisuek. Hala ere, Trentoko kontziliotik aurrera (1545-1563), Eliza katolikoak, Erreforma luteranoari erantzunez, arte plastikoak indartzea erabaki zuen, fededunen arreta lortzeko bitarteko gisa. Barrokoaren garaian, Imajinagintza izugarri garatu zen Mediterraneo aldean, Iberiar penintsulan eta Iberoamerikan.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu