Illunzar (aztarnategi arkeologikoa)

aztarnategi arkeologikoa eta erromatar kanpamendua

Illunzar Nabarniz udalerriko izen bereko mendi gainean dagoen barruti harresitu bat da. Denbora luzean uste izan zen Burdin Aroko kastro edo herri gotortua zela, baina gaur egun onartzen da erromatar garaiko behin-behineko kanpaleku militarra (castra aestiva) zela.

Illunzar (aztarnategi arkeologikoa)
Datu orokorrak
Garaiera727 m
Motaarkeologia-aztarnategi eta castrum
Geografia
Map
Koordenatuak43°18′56″N 2°34′04″W / 43.3155908°N 2.5678776°W / 43.3155908; -2.5678776
KokapenaIluntzar (Nabarniz)
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Bizkaiko eskualdeaBusturialdea
UdalerriaNabarniz
Geologia
GaraiaErromatar Errepublika
Ilunzarreko tontorraren argazkia. 1956. urteko hegaldian hartutako argazkia. Bizkaiko Foru Aldundiaren lineako zerbitzu kartografikotik lortutako irudia. Esparrua inguratzen duen babes lerroa nahiko ondo nabari da,

Ezaugarriak aldatu

Kanpalekuak zortzi hektarea inguruko azalera dauka, iparraldetik hegoaldera 348 metro luze eta ekialdetik mendebaldera 273 metro zabal.

Illunzar mendiaren gotorlekuaren ezaugarri formalak -gailurrera egokitutako egitura angeluzuzena, 90º-ko angeluetan biribildutako izkinekin eta vallum (defentsa lerroa) bikoitza- direla eta, kanpainako kanpamendu erromatar bat dela esan daiteke, castra aestiva bat, zehazki De Munitionibus Castrorum[oh 1] idazlanena deskribatzen den IV. motakoa, hau da, "castra in monte" bat (mendiko kanpamendua), non, segur aski, metator[oh 2] batek egituraren diseinuan eta eraikuntzan parte hartu baitzuen. Hala ere, azken esku-hartze arkeologikoen ondoren, ez da haien kronologiari buruzko arrastorik ematen digun materialik aurkitu, eta ezin da baieztatu iparraldeko bi harresi-lerroen artean lubanarroa (fossa) zegoenik, kanpamenduetan ohikoa izaten den legez.

Antxoka Martínez arkeologo bizkaitarrarentzat, legio bat hartzeko adinako edukiera zuen kanpaleku handi baten arrazoia Arrola edo Maruelezako ondoko kastroan aurki daiteke, kilometro bat baino gutxiagora dagoena.

Oharrak aldatu

  1. Pseudo-Hyginus, egile ezezagun bat da, De Munitionibus Castrorum idatzi zuena, erromatar kanpalekuak deskribatzeko. Garai batean idazlan hori Hyginus Gromaticus, II. mendeko idazleari egotzi zitzaiolako, gaur egun De Munitionibus Castrorum libnuruaren autorea Pseudo-Hyginus esaten zaio.
  2. Castrorum metatores, erromatar armadako ingeniari batzuk ziren, kanpamenduak non jarriko zen erabakitzen zutenak. Ikusi: Le Dictionnaire des Antiquités Grecques et Romaines de Daremberg et Saglio. Article CASTRORUM METATOR. Université Tolulouse Jean Jaurès

Bibliografia aldatu

Artikulu hau, batez ere iturri bat kontsultatuta idatzi da:

Kanpo estekak aldatu