Iliamna aintzira
Iliamna aintzira, ingelesez: Iliamna Lake edo Lake Iliamma, Yup'ik: Nanvarpak; Dena'ina atabaskera: Nila Vena; errusieraz: О́зеро Илиа́мна, AEBetako Alaska estatuaren hego-mendebaldean dagoen aintzira bat da, Alaskako penintsulan, eta Kvichak badia eta Cook senaiaren artean. Seldovia udalerritik 160 kilometro mendebaldera.
Iliamna aintzira | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 14 m |
Mota | aintzira |
Luzera | 124 km |
Zabalera | 35 km |
Azalera | 2.622 km² |
Sakonera | 301 m |
Geografia | |
Koordenatuak | 59°32′10″N 155°01′26″W / 59.536°N 155.024°W |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Alaska |
Borough of Alaska | Lake and Peninsula Borough |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Hustubidea | Kvichak River (en) |
2,600 km²-ko azalera du eta 124 kilometro luze eta 35 kilometro zabal ditu. Azaleraz, Alaskako aintzira handiena da.