Ilargiaren fase

Ilargiaren aldi» orritik birbideratua)

Ilargiaren faseak[1][2] Ilargiak dituen itxura ezberdinak dira Lurretik ikusia, Eguzkiak argitzen duen zatiaren araberakoa. Ohituraren arabera, lau fase ditu: ilberria, ilgora, ilbetea eta ilbehera. Bi ilargi berriren arteko denbora-bitarteari "ilargialdi" deritzo[3], baina ez da konstantea Ilargiaren orbitak duen eszentrikotasunagatik, eta batez beste 29,5 egun dirau.

Eguzkiaren, Ilargiaren eta Lurraren kokapenak.
Ilargiaren faseak:
1 - ilberria
2-3-4 - ilgora
5 - ilbetea
6-7-8 - ilbehera

Eguzkiak Ilargiaren azaleraren erdia argitzen du (ilargi eklipseetan izan ezik) eta horregatik da distiratsua. Baina ikusgai den hemisferio argituaren zatia aldagarria da %100 (ilbetea) eta %0 (ilberria) artean.

Ilargia handitzen eta txikitzen ikusten dugu, ziklo ezaguna da. forma duenean handitzen ari da eta aldiz forma duenean txikitzen ari da. Eguzkiaren inguruan egiten duen errotazioaren ondorio da eta ziklo honetako bira bat betetzeko 29,53 egun inguru behar du, zehazki 29 egun, 12 ordu, 44 minutu eta 2,9 segundo.[4]

Ilargiak bi ziklo nabarmen ditu, goranzko-beheranzko zikloa zerumugan gora eta behera ikusten duguna, eta ilberri-ilbete zikloa Eguzkiaren eta Ilargiaren kokapenen arabera Ilargia argiz betetzen eta husten ikusten duguna, ikusgarriena.[4] Hori dela-eta, ilargiaren aldiak denbora neurtzeko erabili izan dira antzinatik, eta egutegiak sortzeko erabili.

Ilargiaren faseak

Izenak

aldatu

Lau dira ilargiaren faseak:

  • Ilbetea[5], ilargi betea edo ilzaharra: ilargia oso-osorik argituta ikusten den gaua, Lurrak itzalik egiten ez diolako.
  • Ilbehera[6] edo ilargi beherapena: egunetik egunera ilargia txikiagoa ikusten dugun tartea, ilargi betea ikusten dugun unetik hasita. Ilargi betetik berrirako tartea.
  • Ilberria[7] edo ilargi berria: ilargiaren zatitxorik ere ikusten ez den gaua, Lurraren eta eguzkiaren artean dagoelako.
  • Ilgora[8] edo ilargi gorapena: egunetik egunera ilargia handiagoa ikusten dugun tartea, ilargia ikusten ez den unetik hasita. Ilargi berritik beterako tartea.

Erraz jakin ahal izateko ilgora ala ilbehera den, esan ohi da Ilargia gezurtia dela, edo begiralea tronpatu nahi duela:

  • G itxura badu, konkorra ezkerrerantz ( ) Behera doa : ilbehera
  • B itxura badu, konkorra eskuinerantz ( ) Gora doa: ilgora

Hauxe Ipar Hemisferioan betetzen da, Hego hemisferioan kontrakoa baita.

 
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Ilargiaren gaineko zortzi datu.

Ilargialdia

aldatu

Bi ilberriren arteko denbora-bitarteari deritzo "ilargialdia"[3] eta bere iraupena 29 egun 12 ordu 44 minutu eta 2,9 segundo da, hau da, 29,53 egun inguru (zehatzago   Kopernikok aurkitutako formularen arabera). Ilargiaren aldi sinodikoa da.

Goranzko-beheranzko zikloa

aldatu

Lurraren inguruan ematen duen biran, ilargiak gorantz eta beherantz egiten du, hau da, aldatu egiten da ilargiaren orbita periodoak ostertzarekiko duen itxurazko altuera. Ziklo horretan, bira bat osatzeko 27,3 egun inguru behar du; zehazki, 27 egun, 7 ordu, 43 minutu eta 11,5 segundo.[4]

  • Goranzko ilargi edo nodoa: egunetik egunera ilargiaren orbita gero eta gorago ikusten dugu zerumugarekiko.[9]
  • Beheranzko ilargi edo nodoa: egunetik egunera ilargiaren orbita gero eta beherago ikusten dugu zerumugarekiko.[9]

Erreferentziak

aldatu
  1. «Fase». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2024-07-13.)
  2. Euskalterm, Astronomia hiztegia (2021)
  3. a b «Ilargialdi». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2024-07-13.)
  4. a b c Jakoba Errekondo / Antton Olariaga (il.), Landareak Lantzen 2018 - Urte Osoko Gida-Liburua, Argia firme, ISBN: 978-84-697-5275-3, EAN: 9788469752753
  5. «Ilbete». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2024-07-14.)
  6. «Ilbehera». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2024-07-14.)
  7. «Ilberri». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2024-07-14.)
  8. «Ilgora». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2024-07-14.)
  9. a b Ilgora eta ilbehera, Euskaltzaindia

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu