Ikustaldia (kristautasuna)
Kristautasunean, Ikustaldia Mariak Elisabeti egin zion bisita azaltzen duen Lukasen Ebanjelioko pasartea da (Lk 1:39-Lk 1:56).
Pasarteak oso hitz ezagunak ditu: Elisabeten hitzak «Agur Maria» otoitzean daude eta Mariaren erantzunak «Magnificat» osatzen du.
Ikustaldiaren jaialdia urtero maiatzaren 31n ospatzen dute kristauek.
Pasartea
aldatuLucasen arabera, Maria, Deikunde eta gero, «arin-arin» joan zen Judeako mendialdeko hiri batera. Kondairak dio, topaketa hau Ein Kerem izeneko herrixkan gertatu zela, Jerusalemdik zazpi kilometrotara mendebalderantz zegoena.[1]
« | Handik egun batzuetara, Maria etxetik atera eta Judeako mendialdeko hiri batera joan zen arin-arin, eta, Zakariasen etxean sarturik, Elisabeti agur egin zion. Mariaren agurra entzun bezain laster, Elisabeti punpaka hasi zitzaion haurra sabelean. Une berean, Espiritu Santuaz beterik gelditu zen Elisabet, eta goraki esan zuen: «Bedeinkatua zu emakume guztien artean eta bedeinkatua zure sabeleko fruitua! Nor naiz ni, nire Jaunaren ama ni ikustera etortzeko? Zure agurra nire belarrietara iritsi orduko, pozez punpaka hasi zait haurra sabelean. Zorionekoa zu, Jaunak esan dizuna beteko dela sinetsi duzulako! | » |
—Lukasen Ebanjelioa 1:39-45 |
Mariaren helburua Elisabet bere lehengusina lagundu eta aholkuak hartzea.[2] Jatorrizko antzinako grezierazko meta spoudēs esapideak «presaka» ez ezik «arduraz»[2] edo «ezinegonez»[3] ere esan nahi ditu. Horri esker Maria zerbitzu eta gorputz eta arima aritzearen adibide bilakatu zen.
Ikus, halaber
aldatu- Hilobira bisita (Bibliako beste visitatio bat).
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatuArtikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |