Ikuspen (meteorologia)

Meteorologian, ikuspena objektu bat argi eta garbi bereiz daitekeen distantzia da, ordua kontuan hartu gabe. Ikuspen horizontala eta bertikala neurtu daitezke, sarritan elkarrengandik desberdinak. Adibidez, ikuspen horizontala oso txarra izan daiteke lainogunean, baina bertikala nahiko ona, mehea bada.

Goiz-lainoa Golden Gate zubian, San Frantziskon.

Ikuspen meteorologikoak airearen gardentasunari egiten dio erreferentzia: ikuspena, beraz, argiaren presentziatik bereizia da. Abiazioaren alorrean, "pistako ikus-irismena" bezalako azpimota batzuk definitu dira. Aire oso garbian, Artikoan edo mendietan, ikuspena 70 eta 100 kilometroetara irits daiteke. Hala eta guztiz ere, ikuspena apur bat murriztu ohi da airearen kutsadura eta hezetasun handia dela eta.

Definizioak aldatu

Munduko Meteorologia Erakundeak ikuspena honela definitzen du: tamaina egokia duen objektu beltz bat horizonteko zeru hondoan egunez ikus eta ezagut daitekeen distantzia handiena da edo, gaueko behaketei dagokienez. ikus eta ezagut ahal izango litzateke argiztapen orokorra eguneko intentsitate normalera igotzen bada. Ikuspena horizontala, zeiharra edo bertikala izan daiteke.

Ikus-irismena objektu jakin baten eta haren hondo-inguruaren arteko kontrastea behatzailearen atalase diferentzialarekin berdintzen deneko distantzia da. MME-k irismen mota ezberdinak definitzen ditu erabiltzailearen beharren arabera.

Ikuspen horizontala aldatu

Ikuspen horizontala behatzaile bat eta objektu bat plano horizontal berean kokatuak egonik lehenak bigarrena ikus eta identifika dezakeen distantzia maximoa da. 

Ikuspen zeiharra eta bertikala aldatu

Ikuspen zeiharra behatzaileak altitude desberdinean eta bertikal desberdinean dagoen objektu bat ikus eta ezagut dezakeen distantzia handiena da. Ikuspen bertikala behatzaile bat eta objektu bat plano bertikal berean kokatuak egonik lehenak bigarrena ikus eta identifika dezakeen distantzia maximoa da.

Irismen optiko meteorologikoa aldatu

Irismen optiko meteorologikoa 2.700 K-eko kolore-tenperatura duen goritasun-lanpara batetik sortutako argi-izpi paraleloen bala batek atmosferan egin behar duen ibilbidearen luzera da, argi-fluxuaren intentsitatea jatorrikoarekiko 0,05era murriztu arte. Argi-fluxua kalkulatzeko Nazioarteko Argiztapen Batzordearen argitasun fotopikoaren funtzioa erabiltzen da.

Pistako ikus-irismena aldatu

Pistako ikus-irismena (ingelesez RVR, runway visual range) pista baten erdialdean dagoen hegazkinaren pilotu batek pista edo bere ardatza markatzen duten argiak edo markak ikus ditzakeen distantzia da. Horren neurria lurrean behatzaile batek eman dezake baina gehienetan transmisimetro baten bidez egiten da.

Kanpo estekak aldatu