Ihana Iriondo
arabar musikari eta ekoizlea
Ihana Iriondo Reglero (Gasteiz, 1998) arabar musikari eta ekoizlea da[1].
Ihana Iriondo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1998 (25/26 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria eta disko-ekoizlea |
Ibilbidea
aldatuTxikitan hasi zen solfeo ikasten eta ondoren piano ikasketak egin zituen. 17-18 urterekin gitarra hartu eta abestiak sortzen eta konposatzen hasi zen. Ikus-entzunezko ikasketak egin zituen eta 2021ean UDDA abeslari gasteiztarraren lehen diskoa ekoitzi zuen, En las Nubes[1]. Gaztea maketa lehiaketan entzulearen saria irabazi zuen diskoak[2].
Abesti ugari sortu ditu, adibidez "Super Heroi"[3] eta "Nola izango da?"[4] eta zuzeneko kontzertuak ere egin ditu[5][6] baina ez du oraindik diskorik atera. 2022ko urtarrilean Naiz Irratiko "Beste bat" saioaren hainbat atal gidatu zituen[1].
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c Gurrutxaga, Iker. (2022-01-22). ««Askotan emakumeak ahaztu egiten ditugu erreferentziak aipatzean eta musikaz hitz egitean»» irratia.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-20).
- ↑ «Silitiak irabazi du 30. Gaztea Maketa Lehiaketa» EITB 2021-11-26 (Noiz kontsultatua: 2023-08-20).
- ↑ «Ihana: Super Heroi» EITB 2023-06-21 (Noiz kontsultatua: 2023-08-20).
- ↑ Ihana Iriondo Nola izango da?. (Noiz kontsultatua: 2023-08-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Egin Leku! - Ihana» Oihaneder Euskararen Etxea (Noiz kontsultatua: 2023-08-20).
- ↑ «Ihana - Gasteiz - 2022-12-14» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-20).
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |