Igor San Juan
gipuzkoar abeslaria
- Artikulu hau Igor San Juan López de Armentiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Armentia (argipena)».
Igor San Juan López de Armentia (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1970 - ) euskal abeslari bakarlaria da.
Igor San Juan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Aretxabaleta, 1970 (53/54 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria |
Musika instrumentua | ahotsa |
Ibilbidea
aldatuBetidanik ibili da gitarra eskuan abestiak konposatzen. Debagoieneko Danbaka lehiaketan parte hartu izan zuen eta Imanol Cover Lehiaketara ere aukeztu zen "Ausencia" abestiarekin.
2016ko abenduan bere lehenengo diska kaleratu du, Izarrik gabeko zerua. Talde batek lagunduta grabatu du diska, Musikenetik ateratako Juan Sebastian Vazquez (pianoa), Aaron Castrillo (bateria) eta Txutxi Garcia (kontrabaxua), eta hauetaz gain lagunak dituen Andoni Arana eta Asier Crespo gitarristek eta Mikel Azkarate saxofoi jotzaileak[1].
Diskografia
aldatu- Izarrik gabeko zerua (2016, autoekoizpena).
Erreferentziak
aldatu- ↑ Izarrik gabeko zerua — Gaztelupeko Hotsak. (Noiz kontsultatua: 2017-02-21).