A immunoglobulina

Ig A» orritik birbideratua)

A immunoglobulina (Ig A) organismoaren jariakin-mukosetan (listua, malkoak, mukiak, ama-esnea...) dagoen immunoglobulina da. Odol-plasman ere badago. Azken honetan molekula monomero moduan agertzen den bitartean, jariakinetan dimero moduan azaltzen da [1].

A immunoglobulinaren molekula dimerikoa.

Beste immunoglobinen aldean, A immunoglobulinek ez dute konplementua aktibatzen, ezta opsonizazioa sustatzen ere.

Organismoan, antigorputz hori agertzen da gehien kanpoarekin kontaktuan dauden ehun guztietako likidoetan [2]. Lehen aipatutako jariakinez gain, traktu gastrointestinaleko mukosetan eta arnas aparatukoetan ere ugaria da Ig A.

Gorputzeko mukosetan kanpoko eragile infekziosoa sartzen denean (birusa, bakterioa...) A immunoglobulina da mikrobioaren antigenoak neutralizatzen dituen immunitate-sistemaren lehenengo defentsa lerroa.

Odol-plasman 3,5 mg/ml kontzentrazioan dago, eta bere erdibizitza zazpi egunetakoa da.

Bere gabeziak mukosetako infekzioak dakartza (bronkitis, pneumonia, sinusitis...) eta gaitz autoimmune batzuekin ere lotu da.

Erreferentziak aldatu

  1. Devlin, T. M. 2004. Bioquímica, 4. edizioa. Reverté, Barcelona
  2. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua: 632 orr.

Kanpo estekak aldatu