Greziar mitologian, Ifikles (antzinako grezieraz: Ἰφικλῆς, Iphiklễs) Anfitrion eta Alkmenaren semea eta Heraklesen anaiorde bikia da, denbora batez bere abenturetan lagundu ziona.

Ifikles
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaAnfitrion
AmaAlkmena
Ezkontidea(k)Automedusa (en) Itzuli
Seme-alabakIolaos (en) Itzuli
Anai-arrebakHerakles

Mitoa aldatu

Ifikles ez du Homerok aipatzen bere epopeiatan, hauetan, aldiz, Heraklesen jaiotzari buruzko baldintzak bai aipatzen direlarik. Lehen aldiz, Emakume Katalogoan agertzen da, heroiaren anaiorde bezala, Herakles Zeusen seme eta Ifikles Anfitrionena direlarik. Ferezidesek ez du xehetasun gehiagorik ematen, baina, Heraklesen Ezkutuak, seme bat ematen dio, Iolao (beranduago bere osabaren abenturakidea izango dena), eta honela aipatzen du bere patua:

"(Ifiklesek) bere etxea eta gurasoak utzi zituen, Euristeori erruduna eramateko. Gaixoa! Beranduago sakon auhendatzen du eta bere akatsa deitoratzen du, baina akats hau konponezina da". Heraklesen Ezkutua v. 90-93.

Erreferentzia hau azalezina da, beranduagoko iturriek, Ifikles lagun leiala dela baitiote, bere anaiaren ondoan borroka eginez hila izan zena, ezberdintasun nabarmenak gora-behera. Honela, Pausaniasek, Heraklesen Augias eta eleartarren lehen espedizioan molionidarrek zauritzen dute, gero Feneon, Arkadian hilez. Feneoko biztanleek, urtero, bere hilobiaren gainean, heroi bezala ohoratzen zuten. Aldiz, Diodoro Sikulo eta Apolodorok diotenez, borrokan hiltzen da Heraklesek Lazedemoniako errege den Hipokoonteren hariak zigortzeko egin zuen espedizioan.

Beste alde batetik, Apolodorok informazio pixka bat gehiago ematen du: Honela, Ifikles adierazten du Kalidongo basurdearen ehiztarien artean. Heroiari, Alkatooren alaba zen Automedusarekin lehen ezkontza bat ematen dio, ezkontza honetatik Iolao jaioko zelarik, eta ondoren, beste ezkontza bat Kreonteren "alabetako gazteena"rekin, Tebasen alde bere anaia Heraklesekin batera borrokatu izanagatik sari bezala. Ezkontza hau jada ziurtatzen zen Moskori ematen zaion Megaran, non, neskatxak, Pirra izena duen.

Kanpo estekak aldatu